EFSAk eguneratu egin du segurtasuna ebaluatzeko elikadura‑entzimen espedienteak aurkezteari buruzko bere zientzia‑orientabidea

Dokumentu berriak eguneratu egiten du EFSAk 2009an argitaratu zuen aurreko gida eta aintzat hartzen ditu elikadura-entzimen arriskuen ebaluazioko hainbat arlotan eman berri diren zientzia-aurrerapenak. Zehazki, honako hauek sartu ditu: entzimen ekoizpenean erabilitako mikroorganismoak karakterizatzeko irizpide berriak, elikagaiekiko esposizioa zenbatesteko metodologia eguneratua eta proba toxikologikorik behar ez duten baldintzak.

 

Eskarietan eman behar informazioa elikadura-entzimen iturri, ekoizpen eta ezaugarriei, datu toxikologikoei, alergenotasunari  eta elikadura-esposizioaren zenbatespenari buruzkoa  da.

 

Aurkeztutako datuetan oinarrituta, EFSAk elikadura-entzimen segurtasuna ebaluatuko du eta erabakiko du proposatzen diren erabilera-baldintzetan arriskutsuak ote diren giza osasunerako.

 

Gidarekin batera, txosten bat argitaratu da. Txosten horrek urtearen hasieran egindako kontsulta publikoaren eta alde interesdunen parte‑hartzearekin lotutako jardueren emaitzak  biltzen ditu.