Etiketetako informazioa hobetzea bermatzeko eta herritarrei elikadurari buruzko erabaki osasungarriagoak eta jasangarriagoak hartzen laguntzeko helburuarekin, Europako Batzordeak kontsulta publiko bat atera du. Horren bidez, halaber, elikagaien xahuketari aurre egin nahi zaio.

 

Kontsumitzaileei ematen zaien informazioari buruzko Europako arauak berrikusteko proposamen hori “baserritik mahaira” estrategiaren baitan dago. Horren bidez, hau proposatzen da:

 

  • Ontziaren aurreko aldean nutrizio-etiketatu normalizatua eta derrigorrezkoa sartzea.
  • Produktu jakin batzuen etorkia edo jatorriari buruzko derrigorrezko informazioa zabaltzea.
  • Datak adierazteari buruzko arauak berrikustea (iraungitze-datak eta kontsumo lehenetsiarenak).

 

 

Europako Batzordeak ateratako kontsulta publikoaren helburua da herritarren eta interesdunen zati handi baten ekarpenak jasotzea, bereziki hauenak: agintaritza nazional eskudunak, gobernuz kanpoko erakundeak, mundu akademikoa, zientzia‑adituak, elikadura‑enpresetako operadoreak, eragile ekonomikoak eta horien elkargo profesionalak.

 

Kontsultaren epemuga 2022ko otsailaren 4a izango da.