ERABILERA BAIMENDUAK ERKIDEGO-MAILAN

Giza elikadurarako intsektuak erabiltzea

Intsektuak «elikagai berri» definizioaren barnean daude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2283 (EB) Erregelamenduan, animaliak edo horien zatiak dituzten edo horietan jatorria duen produktuak diren elikagaien kategorian. Horiek pertsonek ez dituzte kontsumitu izanen neurri handian eta Europar Batasunean 1997ko maiatzaren 15a baino lehen (Erregelamenduak ezarritako muga-data).

Erregelamendu horrek ez du intsektuen hazkuntza eta ekoizpena arautzen giza elikadurari dagokionez, arautzen duena merkaturatzea baita.

Ezarritako muga-data baino lehen Europar Batasuneko kide diren Estatuetan merkaturatzen diren intsektu osoentzako trantsizio-epe bat ezarri zer. Hori intsektuak Europar Batasunaren zerrendan sartu edo ez erabaki arte mantenduko da.

Aintzat hartzekoa da 2017/2470 (EB) Erregelamendua, elikagai berrien Europar Batasunaren zerrenda ezartzen duena.

Jarraian, aipatutako trantsizio-neurrien barnean dauden intsektuak zerrendatu dira:

* EBko elikagai berrien zerrendan sartuta daude jada (Ikusi hurrengo atala informazio gehiagorako) 

EBko elikagai-berrien zerrendan sartu diren intsektuak

Elikagai berri baterako baimenak, Elikagai Berriei buruzko Erregelamenduan datuak babesteari buruz ezarritako xedapenen arabera eskatu ahal izango dira. Horrek esan nahi du Batzordeak eskabideari dagokionez gauzatze-egintza bat egiten duenean, enpresa eskatzaileari lotuta egongo dela, 5 urteko epean, esklusiboki merkaturatzeko, “baldin eta geroko eskatzaile batek elikagai berri horretarako baimena lortzen ez badu, babestutako datuei erreferentziarik egin gabe“. 5 urte igaro ondoren, esklusibotasuna iraungi egiten da, eta edozein elikagai-operadorek merkaturatu dezake, egikaritze-egintzan ezarritako erabilera-baldintzen, etiketatze-betekizunen eta zehaztapenen arabera.

Elikagai berri baten eskaera datuen babespean eskatzen ez denean, erabilera-baldintzak, etiketatze-betekizunak eta exekuzio-egintzan ezarritako zehaztapenak elikagai berri hori merkaturatu nahi duen edozein elikagai-operadoreri aplikatuko zaizkio.

Exekuzio-egintza horren aurretik, Batzordeak eskatuta, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) bere irizpena emango du elikagai berriak pertsonen osasunean eragina izan dezakeen jakiteko.

Tenebrio molitor (Irinaren zizarea)

2021eko ekainaren 1ean baimendu egin zen lehen aldiz Tenebrio molitor larbak erabiltzea elikagai berri gisa, datu baestuen eskaera kontutan hartuta.

Batzordearen 2021/882 (EB) Betearazpen Erregelamenduak baimendu egiten du Tenebrio molitor larbak merkaturatzea hamarkadetan zehar elikagai berri gisa

Tenebrio molitor
Tenebrio molitor (larba fasea). AJC1ren argazkia

Baimen horren aurretik, ebaluazio zientifiko zorrotz baten ondoren, EFSAk Tenebrio molitor larbak elikagai berri gisa erabiltzea onartu zuen. Ebaluazioaren ondorioak honako hauek dira:

Bizitza erabilgarria: Produktuaren zehaztapenak betetzen badira, ez dakar segurtasun-arazorik.
Proteina edukia: Proteina asko izan arren, egindako analitikak beherantz zuzendu behar dira, kitinak, nitrogeno ez-proteiko iturri bat denak, zifra hauek distortsionatu baititzake.
Nutrizio-balorazioa: Proposatutako erabilera-baldintzetan, elikagai berri horren kontsumoa ez da nutrizio-aldetik desabantailatsua.
Toxikotasuna: Orain arte berrikusitako ikerketa zientifikoek ez dute segurtasun-arazorik planteatzen eremu horretan.
Elementu kutsatzaile posibleak: Produktuaren kutsatzaile-mailak substantzia horiek intsektuentzako elikagaian duten presentziaren araberakoak dira.
Alergenikotasuna: Sentsibilizazio primarioa eta erreakzio alergikoak eragin ditzake har horren proteinetan, eta erreakzio alergikoak eragin ditzake krustazeoei eta hautsaren akaroei alergia dieten subjektuengan. Larbaren elikaduran dauden alergenoak azken produktuan amai daitezke.

EFSAren NDA panelak ondorioztatzen du Elikagai Berri hau segurua dela proposatutako erabileren eta erabilera-mailen arabera.

Panelak adierazten du, halaber, litekeena dela erreakzio alergikoak gertatzea.

2022ko otsailaren 8an Tenebrio molitor bigarren aldiz merkaturatzeko baimena eman zen, kasu honetan izoztutako, lehortutako eta hautsezko aurkezpenetan, eta enpresa eskatzaileak babestutako datuen eskaera kontuan hartuta. Baimen horren aurretik, EFSAk onartu zuen Tenebrio molitor larbak elikagai berri gisa erabiltzea.

2022/169 (EB) Erregelamendua, 2022ko otsailaren 8ko Batzordearena, irinaren zizarearen (Tenebrio molitor larba) forma izoztuak, lehortuak eta hautsezkoak elikagai berri gisa merkaturatzeko baimena ematen duena.

Baimen hori eman aurretik, EFSAk eskaera onartu zuen, ebaluazio bat egin ondoren:

Locusta migratoria (Oti migratzailea)

2021eko azaroaren 15ean baimendu egin zen lehen aldiz Locusta migratoria intsektua izoztuta, lehortuta eta hautsa elikagai berri gisa erabiltzea; babestutako datuen eskaera kontutan hartuta.

Batzordearen azaroaren 12ko 2021/1975 (EB) Betearazpen Erregelamendu berria argitaratu zen. Horren bidez, Locusta migratoria espezieko intsektuak izoztuta, lehortuta eta hauts gisa merkaturatzeko baimena ematen da.

Locusta migratoria
Locusta migratoria (fase gregarioa) Gilles San Martinen argazkia

Baimen hori jaso baino lehen, EFSAk ebaluazio zientifiko zorrotza egin zuen Locusta migratoria elikagai berri gisa erabiltzeko:

Acheta domesticus (Etxe-kilkerra)

2022ko otsailaren 10ean baimendu egin zen lehen aldiz Acheta domesticus intsektua izoztuta, lehortuta eta hautsa elikagai berri gisa erabiltzea; babestutako datuen eskaera kontutan hartuta. Erreglamendua 2022ko martxoaren 3an sartuko da indarrean.

Batzordearen otsailaren 10ko 2022/188 (EB) Betearazpen Erregelamendu berria argitaratu zen. Horren bidez, Acheta domesticus espezieko intsektuak izoztuta, lehortuta eta hauts gisa merkaturatzeko baimena ematen da.

Acheta domesticus
Acheta domesticus

EFSAk aldez-aurretik egindako arriskuen ebaluazio txostena hemen:

2023ko urtarrilaren 3an partzialki koipegabetutako Acheta domesticus hautsa merkaturatzea baimendu zen. Enpresa eskatzaileak 5 urteko merkaturatze-esklusibotasuna izango du 2023ko urtarrilaren 24tik aurrera, salbu eta enpresa eskatzaileak emandako datu babestuetara bidaltzen ez den beste eskaera bat aurkezten bada.

2023ko urtarrilaren 3ko 2023/5 (EB) Betearazpen Erregelamendua, Acheta domesticus (etxeko kilkerra) hauts koipegabetua elikagai berri gisa merkaturatzea baimentzen duena eta 2017/2470 (EB) Betearazpen Erregelamendua aldatzen duena.

Alphitobius diaperinus (Ohe-kakalardoa)

2023ko urtarrilaren 5an baimendu egin zen lehen aldiz Alphitobius diaperinus intsektua izoztuta, pasta gisa, lehortuta eta hautsa elikagai berri gisa erabiltzea; babestutako datuen eskaera kontutan hartuta. Erreglamendua 2023ko urtarrilaren 326an sartuko da indarrean.

Batzordearen otsailaren 10ko 2023/58 (EB) Betearazpen Erregelamendu berria argitaratu zen. Horren bidez, Alphitobius diaperinus espezieko intsektuak izoztuta, pasta gisa, lehortuta eta hauts gisa merkaturatzeko baimena ematen da.

Alphitobius diaperinus (larba fasea)

Enpresa eskatzaileak 5 urteko merkaturatze-esklusibotasuna izango du 2023ko urtarrilaren 26tik aurrera, salbu eta enpresa eskatzaileak emandako datu babestuetara bidaltzen ez den beste eskaera bat aurkezten bada.

EFSAk aldez-aurretik egindako arriskuen ebaluazio txostena hemen:

Intsektuak erabiltzeko beste aukera batzuk

Intsektuak hazten dituzten ustiapenak animalia-ustiapen gisa hartzen dira.  ELIKAko «Abeltzaintza» arloan honako hauen inguruko informazioa aurkitu ahal izango duzu:

  • Intsektuen hazkuntzaren egungo egoera
  • Ustiapenen erregistroa
  • Ustiapenen gutxieneko baldintzak
  • Erabilera baimenduak

Eguneratze data: