Elikagaien higienea “higiene-paketea” delakoak araupetzen du, eta, horren bidez, elikagai orori ezar dakiokeen elikadura-higieneko politika eratzen da.
Elikagaien higienea da elikagai batek giza kontsumorako izan ditzakeen arriskuak kontrolatzeko eta egokitasuna bermatzeko behar diren neurri eta baldintzak, produktu horretarako aurreikusitako erabilera aintzat hartuta, elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudian (EB) definitzen den moduan.
Gainera, arau zehatzak daude animalia-jatorriko elikagaietarako:
853/2004 Araudia (EB), animalia-jatorriko elikagaien higienerako arau zehatzak ezartzen dituena.
Dokumentu interesgarriak:
ELIKAGAIEN HIGIENEARI BURUZKO PRESTAKUNTZA
Elikagaien higieneari eta segurtasunari buruzko prestakuntza ezinbestekoa da elikakateko sektore guztietan.
852/2004 (EB) Araudiak ezartzen du elikagaien enpresetako operadoreek bermatu behar dutela elikagaien manipulatzaileek beren lanari dagokion prestakuntza dutela elikagaien higienearen inguruan.
Elikagaien manipulatzaileei buruzko arauak ezartzen zituen 202/200 Errege Dekretua indargabetzen duen 109/2010 Errege Dekretua argitaratu ondoren, desagertu egin zen manipulatzaileen txartela, eta orain operadoreak arduratu behar du bere langileek manipulatzailearen lanpostu espezifikoaren beharretara egokitzen den prestakuntza izan dezaten.
Documento de orientación sobre formación de manipuladores de alimentos – aecosan
Online moduluak:
Elikagaien higienea – ELIKA 2011
Jardunaldiak:
Mikrobiologiaren eragina elikagaien industrian – ELIKA 2012
Elikagaien transmiti ditzaketen birusak – ELIKA 2011
MUGA MIKROBIOLOGIKOAK
Elikagaien muga mikrobiologikoak elikagaiei aplika dakizkiekeen irizpide mikrobiologikoei buruzko Batzordearen 2073/2005 Araudiaren (EB) eta berau aldatzen duen 144/2007 Araudiaren (EB) bitartez araupetzen dira.
Elikagaien arau mikrobiologikoak – 2017
Toxiko naturalak elikagaietan – ELIKA 2017
Eguneratze data: