Arriskuen analisi eta kontrol-puntu kritikoen gidaliburua garagardogintza sektorearentzat
Gidaliburu honen helburua da garagardo-industrian Arriskuen Analisi eta Kontrol Puntu Kritikoen (AAKPK) sistema propioak garatzen laguntzea.
Elikagaien higieneari buruzko 852/2004 (EE) Erregelamenduaren 5. artikuluaren arabera, “elikagai-enpresetako operadoreek AAKPKaren printzipioetan oinarritutako autokontrol‑sistema sortu, aplikatu eta mantendu behar dute”. Erreferentziazko dokumentu horrek operadoreek borondatez ezar dezaketen tresna izan nahi du, higieneari buruzko araudia aplikatzeko eta garagardoa egitean elikagaien segurtasuna bermatzeko.
Jardunbide egokien programei (JEP) buruzko hiru atal jasotzen ditu, AAKPK sistema garatzeko egin beharreko urratsez gain.
- Higiene-jardunbide egokiak: enpresaren barruan Elikagaien Segurtasunari buruzko Kultura sustatzeko prestakuntza plan bat, garbiketa‑planak, izurri eta hondakinen kontrola, etab.
- Manipulazio-jardunbide egokiak: elementu kimiko eta fisikoen kontrolean, alergenoen kontrolean, trazabilitate eta birprozesuen kontrolean, etiketen eta bizitza baliagarriaren kontrolean, produktuak kentzeko kontrol-planean eta kutsadura prebenitzeko neurrietan.
- Kudeaketa-jardunbide egokiak: hornitzaileen kontrolean eta gorabeheren kudeaketan.
- AAKPK sistema garatzeko urratsak: hala nola elikagaien segurtasunaren arloko arriskuen ebaluazioa eta prebentziozko ikuspegian oinarritutako kontrol‑neurriak aplikatzea.
Dokumentua Cerveceros de España elkarteak argitaratu du eta AESANen babesa du.