Agència Catalana de Seguretat Alimentària (ACSA) erakundeak elikagaien arloko lehengaiak modu egokian aleka garraiatzeko (tenperatura ez-arautuan) jardunbide egokien eskuliburu labur bat argitaratu du.

Lehen sektoreko ekoizpenetik datozen zenbait elikagai-produktuk, hala nola zereal osoek edo zahidunek, oskoldun fruitu lehorrek edo olio-landareen haziek ez dute derrigor elikagaientzako edukiontzi esklusibo bat behar garraiatzeko.

Karga bidaltzen duenak, garraiatzen duenak eta jasotzen duenak produktuen segurtasunaren erantzukizuna partekatzen dute garraioaren fase honetan

Elikadura-produktuen higieneari buruzko 852/2004 Erregelamenduaren (EB) zenbait xedapenen aplikazioari buruzko jarraibideak ematen dituen dokumentuak zehazten du lehen sektoreko zenbait produkturi salbuespen hori aplika dakiekela, hala nola giza kontsumorako zereal oso edo zahidunei (irinak egiteko) eta animalien kontsumorako direnei (pentsuak), baita oskoldun fruitu lehorrei eta olio-landareen haziei ere (ekilorea, koltza, soja).

Eskuliburu horretan, erregelamendua behar bezala aplikatzeko zenbait betekizun aipatzen dira; hauek, esaterako:

“Garraiatutako kargei eta garbiketari buruzko erregistro osoa izatea, 6 hilabetekoa

 

“Aurreko bidaien eraginez karga ez kutsatzeko erantzukizun partekatua dago; hori dela eta, garraiatzaileak karga eman duenari eta jasoko duenari garraiobide horretako aurreko 3 kargei eta erabilitako garbiketa- eta desinfekzio-metodoei buruzko informazioa eman beharko die, arrisku posibleak baloratzeko”

Transporte