Agència Catalana de Seguretat Alimentària (ACSA) agentziak elikagaien industriako garbiketari eta desinfekzioari buruzko gida berria argitaratu du.

“Eskuliburu hau elikagaien ekoizpen-kate osoari aplika dakizkiokeen garbiketa- eta desinfekzio-arloko jardunbide onei buruzko funtsezko orientazioa eta informazioa emateko eta sustatzeko egin da”

Higienearen oinarrizko printzipioak jasotzen ditu,  baita garbiketa- eta desinfekzio-plan baten diseinua ere.

Aurkibidea

  • Elikagaien higieneari aplikatu beharreko araudia
  • Garbiketari eta desinfekzioari buruzko oinarrizko kontzeptuak
  • Garbiketa-sistemak eta ekipoak
  • Produktu kimikoei lotutako dokumentazioa
  • Produktu kimikoak biltegiratzea
  • Norbera babesteko ekipamenduak (NBE)
  • Biozidei aplikatu beharreko legeria
  • Bioziden erabilerarekin lotutako gaikuntza
  • Elikagaien industriako diseinu higienikoa
  • Elikagai-establezimenduak garbitzeko eta desinfektatzeko plana