AESANek argitaratu du txikizkako dendetan erditik moztutako frutak kontserbatzeko baldintzei buruzko txostena.

 

Elikagai-produktuen higienea 852/2004 (EE) Erregelamenduak arautzen du eta, horren arabera, giro-tenperaturan segurtasunez biltegiratu ezin diren elikagaiek hotz kateren bat mantenduko duten arren, tenperatura kontrolatuko ez zaien epe mugatuak baimenduko dira manipulatzeko behar praktikoengatik, osasunarentzako arriskurik ez badago.

 

Bestalde, irizpide mikrobiologikoei buruzko 2073/2005 (EE) Erregelamenduak txikitutako fruta eta barazkien segurtasun- eta higiene-irizpide batzuk ezartzen ditu. Dena dela, txikitutako fruta eta barazki horiek kontserbatzeko berariazko tenperatura-baldintzarik ez da zehazten.

 

Gaur egun AESAN Errege Dekretu proiektu bat egiten ari da denda horietan txikitutako barazkiak eta frutak kontserbatzeko baldintzak arautzeko, besteak beste, azken kontsumitzaileari zuzenean saltzen zaizkionean.

 

Txikizkako dendetan txikitutako edo zuritutako barazkiak edo frutak 4ºC-tan edo gutxiagoan mantentzeko arazoa praktikoak egon daitezke, erditik moztutako fruta handiak kontserbatu behar direnean. Hori dela eta, AESANeko Batzorde Zientifikoari txosten bat eskatu zaio erditik moztutako fruta handiak (meloia, angurria, anana eta papaia, zehatz esateko) denbora mugatuz giro-tenperaturan mantendu ote daitezkeen zehazteko.

 

Fruta tipo bakoitzaren ezaugarriak, patogenoen prebalentziari buruz argitaratutako azterlanak eta mikrobiologia prediktiboaren ereduetan oinarritutako beste azterlan batzuk aztertu ondoren, ondorio nagusi hauetara iritsi dira:

 

-Produktu motaren arabera, mikrobioen portaeran aldeak egoten dira; meloiak, angurriak eta papaiak patogenoen hazkundea toleratzen dute, aldiz, ananak ez du hazkunde hori ahalbidetzen, batez ere pH maila baxuagoak dituelako.

 

-Tenperaturaz gain, azterlan batzuen arabera heltze-indizeak eta uzta bildu ondorengo biltegiratze-baldintzek ere eragina dute biltegiratzean egon daitekeen mikrobioen hazkundean.

 

-Horiek horrela izan arren, erditik moztutako fruta giro tenperaturan epe laburrez biltegiratzen bada, ez dirudi elikagaien bidez transmititzen diren patogenoen garapenean eragin nabarmenik duenik, ondoren berehala hozten bada eta produktua nahiko epe laburrean kontsumitzen bada.

 

-Ondorioztatzen da, saltokian erditik moztutako meloia, angurria, papaia eta anana biltegiratzeko baldintzak malgutze aldera, behar bezala aireztatuta eta eguzki-argitik babestutako tokietan 3 orduz < 25ºC tenperaturak onar daitezkeela, jarraian < 5ºC tenperaturan biltegiratzen bada.

 

Gehiegi heldutako frutak edo azalean zartadurak dituztenak ez moztea gomendatzen da.

 

-Sektoreko establezimenduek higiene-jardunbide oso zorrotzak jarraitzea gomendatzen da, batez ere mozteko erabiliko diren tresnetan, eta, oro har, erabilitako tresna guztietan.