Animalia-jatorriko produktuetako identifikazio-marka: AESANen interpretazio-oharra
853/2004 (EE) Erregelamenduarekin bat etorriz, merkaturatzen diren animalia-jatorriko produktuek osasun- edo identifikazio-marka bat izan behar dute. Marka horiek derrigorrezkoak dira eraldatutako nahiz eraldatu gabeko animalia-jatorriko produktuentzat; ez, ordea, landare-jatorriko eta eraldatutako animalia-jatorriko produktuen nahasketa daukaten elikagaientzat (produktu konposatuak).
Era berean, Erregelamendu horretan salbuespen gisa hartzen dira produktu jakin batzuk:
- Elikagai batzuek, animalia-jatorriko produktuaren definizioan sartzen badira ere, ez dute markarik behar, horientzako eskakizun espezifikorik ezarri ez delako. Horren adibide dira, besteak beste, eztia eta intsektuak.
- Bilgarrian enbalatze-zentroaren kodea daramaten elikagaien kasuan (adibidez, arrautzetan), identifikazio-marka ez da beharrezkoa.
- Egoera jakin batzuetan, animalia-jatorriko produktu batzuei beste identifikazio-marka bat jarri behar zaie.
- Ontzi batzuek identifikazio-marka bat baino gehiago izaten dute.
- Beste herrialde batzuetatik datozen produktuek berezitasunak izan ditzakete markari dagokionez.
Hori dela eta, AESANek interpretazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan bildu ditu egoera horiek guztiak, lege-eskakizunen interpretazioa harmonizatze aldera.