AESANek elikagaien online bidezko salmentak era zuzen batean burutzeko, operadoreei zuzendutako  informazio-liburuxka bat argitaratu du.

Ezin dugu ahaztu elikagaiak Internetez merkaturatzeko Europar Batasuneko legedia bete behar dela, ohiko denda batean erosiko balira bezala.

INTERNETEZ MERKATURATZEN DUEN ELIKADURA-OPERADOREAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Beste edozein elikadura-operadorek bezala, zenbait betebehar bete behar dituzu, hala nola Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean (RGSEAA) inskribatuta egotea eta elikadura-segurtasuneko gutxieneko baldintza batzuk betetzea, merkaturatzen duzun produktua segurua dela eta kontsumitzailearentzako arriskurik ez duela bermatzeko.

Gainera, zenbait elikagairen kasuan, elikadura-osagarrien kasuan esate baterako, merkatuan lehen aldiz jartzea jakinarazi behar da ⇒ Elikagai Enpresen Erregistroa eta elikadura-osagarrien jakinarazpena

  • Ez dituzte merkaturatuko seguruak ez diren elikagaiak.
  • Trazabilitatea ziurtatu behar dute etapa guztietan.
  • Merkaturatzen dituzten elikagaiek dagozkien elikadura-legediaren betebeharrak betetzen dituztela ziurtatu behar dute.
  • Segurtasun-betebeharrak betetzen ez dituzten produktuak kendu behar dituzte eta fabrikatzaileek edo agintari eskudunek hartutako neurrietan lankidetzan arituko dira.
  • Merkaturatutako elikagaien bat pertsonen osasunerako kaltegarria izan daitekeela ustez gero, berehala eman beharko diote horren berri agintari eskudunei.
  • Hornitzailearen izena eta helbidea.
  • Elikagaiak hornitu dizkion enpresaren izena eta helbidea.
  • Transakzioaren data.
  • Produktuaren izena.
  • Produktuaren kopurua.
  • Identifikatzailea: besteak beste: iraungitze-data/kontsumo lehenetsia, lote-zenbakia…
  • Baimen-zenbakia, garrantzitsua denean.
  • Izen soziala; egoitza edo, horrelakorik ezean, Espainian era iraunkorrean duen establezimenduetako baten helbidea; posta elektronikoko helbidea eta zuzenean eta eraginkortasunez komunikatzeko aukera ematen duen beste zeinahi datu (harremanetarako inprimakia, telefonoa edo faxa).
  • Erregistroko inskripzioaren datuak (partikularrei ez zaie eskatuko betebehar hori).
  • Jarduerak aurretiko administrazio-baimena behar badu: gainbegiratzeaz arduratzen den organo eskudunaren baimenari eta identifikazioari buruzko datuak.
  • Lanbide arautu bat gauzatuz gero: 34/2002 Legearen 10. artikuluko d) atalean ezarritako datuak.
  • Identifikazio Fiskalerako Zenbakia (IFZ).
  • Produktuaren edo zerbitzuen prezioari buruzko informazio argia eta zehatza. Zergak eta bidalketa-gastuak prezioaren barnean dauden ala ez adierazi beharko da.
  • Baliatzen diren jokabide-kodeak eta horiek elektronikoki kontsultatzeko modua.