Etiketaren araudia berrikusteko oinarri izango diren zientzia-azterlanak
Ikerketarako Zentro Komunak (JRC) lau zientzia-azterlan argitaratu ditu honako hauei buruzko egungo ebidentzien gainean:
- aurrealdeko nutrizio-etiketa
- jatorriari buruzko etiketa,
- etiketak ez diren bestelako baliabideen bidez ematen den elikagaiei buruzko informazioa,
- edari alkoholdunen etiketaren egungo egoerari buruzko azterketa.
Batzordearen asmoa da urtearen amaieran Kontsumitzaileari ematen zaion elikagaiei buruzko informazioaren gaineko Araudia berrikustea, eta emaitza horiek oinarri gisa erabiliko ditu proposamena egiteko.
Honako hauek dira azterlan horietako bakoitzaren ondorio nagusiak:
Aurrealdeko nutrizio-etiketari dagokionez
– Kontsumitzaileek aurrealdeko etiketa zer erosi aukeratzean nutrizio-informazioa jasotzeko modu azkartzat hartzen dute.
– Kontsumitzaileek nahiago dituzte koloretakoak eta ebaluatiboak diren etiketak kolore bakarrekoak eta ez ebaluatiboak baino; izan ere, ulertzeko errazagoak dira.
– Aurrealdeko nutrizio-etiketak kontsumitzaileak dieta osasungarriagotara bidera ditzake.
– Dirudienez, aurrealdeko etiketak elikagai-enpresei pizgarriak ematen dizkie, beren produktuen osaera hobetzeko
Txostena: Front-of-pack nutrition labelling schemes: an update of the evidence
Jatorriari buruzko adierazpenari dagokionez
– Jatorrizko herrialdea, lekua edo eskualdea adierazteak eragin handia du kontsumitzaileek zein elikagai erosi aukeratzen dutenean.
– Kontsumitzaileentzat garrantzitsua da jatorriari buruzko adierazpena:
- kalitate onekoak diren eta ingurumena errespetatzen duten elikagaien adierazle baita;
- tokiko edo nazioko ekoizleak babesten baititu.
Etiketak ez diren bestelako baliabideen bidez ematen den elikagaiei buruzko informazioari dagokionez
– Elikagai-informazioa eskuratzeko bide zuzena ematen duten baliabideak (besteak beste, menuak, apaletako etiketak edo salmenta-puntuetako kartelak) eraginkorragoak izan daitezke kontsumitzaileen artean portaera osasungarriak eragiteko, kanpoko tresna digitalekin (QR kodeak edo webguneetarako estekak) alderatuz gero.
– Informazioa ez bada ontzian ematen, ikusteko moduan egon behar du, argi eta garbi, erosketa-puntuan.
Txostena: Literature review on means of food information provision other than packaging labels
Edari alkoholdunen etiketari dagokionez
– Edari alkoholdunen industriak bere gain hartu du edari alkoholdunen etiketetan osagaiak eta nutrizio-informazioa borondatez adierazteko aukera.
– Garagardo-industria nabarmendu egiten da edari alkoholdunen sektorean; izan ere, merkatuan dauden garagardo gehienetan (% 90 gutxi gorabehera) osagaien zerrenda adierazten da.
– Osagaiei eta energiari buruzko informazioa gutxiagotan ematen da edari destilatuetan eta nekez mahastizaintzako eta ardogintzako produktuetan.
Txostena: Provision of ingredient, energy and full nutrition information on alcoholic beverages
Gai horiez gain, aurreikusita dago daten adierazpena berrikustea eta nutrizio-profilak ezartzea, gantz, azukre edo gatz asko duten elikagaien sustapena mugatzeko, nutrizio-adierazpenen eta propietate osasungarrien adierazpenen bidez.