ELIKAk etiketei buruzko informazio-materiala egin du (“prezi” formatuan), haiek eskaintzen diguten informazioaren berri emateko eta informazio hori ulertzen laguntzeko. Kontsumitzaileentzat da nagusiki, baina erabilgarria izan daiteke elikagai-industria txikientzat.

“Prezi”ak etiketa batean adierazi behar diren baldintzak biltzen ditu, hizkera errazean eta merkatuan aurki daitezkeen etiketen adibideekin. Gainera, formatu horrek aukera ematen du eskura dagoen informazioan zehar ibiltzeko edo gehien interesatzen zaigun edukietara zuzenean jotzeko.

Gutxieneko iraupen-data, nutrizio-informazioa, osagaien zerrenda, alergenoak, kontserbatzeko baldintzak… batzuetan zalantzak sortzen dituzten adierazpenak dira. Material honek lagundu egingo digu horiek ulertzen.

Sakatu beheko irudian Prezia ikusteko

Etiquetado