Kutsatzaileak elikagaiei nahita gehitu ez zaizkien baina elikagaietan egoten diren substantziak dira, elikadura-katean izandako etapetako emaitza gisa edo ingurumeneko kutsaduraren ondorio gisa.

Kutsadura arriskutsua izan daiteke gizakien osasunerako; horrenbestez, kutsatzaile horien edukiei maila onargarrietan eutsi behar zaie toxikologiaren ikuspuntutik.

Gaur egungo araudiaren arabera, jarduteko hiru ildo nagusi hauek daude:

 

  • Osasun publikorako proportzio ez onargarrietako kutsatzaileak dituzten elikadura-produktuak merkaturatzea debekatzea.
  • Kutsatzaileei ahal bezain maila baxuenean eutsi beharko zaie, jardunbide zuzenak eginez elikadura-kateko fase guztietan.
  • Zenbait kutsatzaileri dagokienez, beharrezkoa izan daitezkeen gehienezko tolerantzia-mugak ezarriko dira.

Zenbait kutsatzaile, osasun publikorako arazo bat sor dezaketenak, Batzordearen  2023/915 (EE) Araudiak arautzen ditu. Araudi horren bitartez, zenbait kutsatzailek elikadura-produktuetan eta ondorengo aldaketetan izan dezaketen gehieneko edukia ezartzen da.

 

Beste kutsatzaile mota batzuk, berriz, araudi espezifikoen bitartez arautzen dira:

PRODUKTU FITOSANITARIOEN HONDAKINAK
Produktu fitosanitarioak plagizidak dira eta, besteak beste, honako funtzio hauek dituzte: landareak organismo kaltegarrietatik babestea, landareen bizi-prozesuetan eragina izatea eta landareen nahi gabeko hazkundea hondatzea edo prebenitzea.

 

Produktu fitosanitarioak erabiltzeko baimena behar da. Europar Batasunean produktu fitosanitarioen substantzia aktiboak baimentzeko, zientifikoki frogatu behar da ez dituztela ondorio kaltegarriak eragiten pertsonetan, ez dituztela ondorio onartezinak eragiten ingurumenean eta behar bezain eraginkorrak direla.

 

Baimendutako produktu fitosanitarioak, kontsumitzaileengan eragiten duten arriskua ebaluatu ondoren

 

Fitosanitarioak erabiltzeak hondakinak eragin ditzake, horien metabolitoak eta euren degradazioaren edo erreakzioaren ondoriozko produktuak barne. Substantzia kimiko horien erabilera kontsumitzaileentzat segurua dela bermatzeko asmoz, Hondakinen Gehieneko Mugak ezartzen dira.

Produktu fitosanitarioen hondakinen mugak

 

Fitosanitarioak 396/2005 (EE) Araudiak arautzen ditu. Hain zuzen ere, plagizidek elikagaietan eta landare- eta animali-jatorriko pentsuetan eta ondorengo aldaketa guztietan dituzten hondakinen gehieneko mugak ezartzen ditu.

 

Fitosanitarioen Europako datu-basea
MAGRAMAren produktu fitosanitarioen Erregistro Orokorra

ALBAITARITZAKO SENDAGAIEN HONDAKINAK
Produktu fitosanitarioekin gertatzen den moduan, elikagaiak sortzen dituzten animalietan sendagaiak erabiltzearen ondorioz, hondakinak sor daitezke tratatutako animalia horietatik abiatuta lortutako elikadura-produktuetan.

 

Gaur egun, hondakinen muga horiek jasotzen eta arautzen dituzten oinarrizko arauak hauek dira: 470/2009 Araudia (EE), Erkidegoko prozedurak ezartzen dituena animalia-jatorriko elikagaietan farmakologikoki aktiboak diren substantzien hondakinen gehieneko mugak ezartzeko, eta 37/2010 Araudia (EB) , farmakologikoki aktiboak diren substantziei eta horien sailkapenari buruzkoa, animalia-jatorriko elikagai-produktuen hondakinen gehieneko mugei dagokienez.

 

Farmakologikoki aktiboa den substantzia soilik erabili daiteke elikagaiak ekoizten dituzten animalietan (haragia, arraina, esnea, arrautzak eta eztia), baldin eta Sendagaien Europako Agentziak (EMEA) horren aldeko ebaluazioa egin badu.

 

Albaitaritzako sendagaien hondakinen mugak
Hondakinen gehieneko muga EBn legez baimendutako albaitaritzako sendagai bat erabiltzearen ondoriozko hondakinaren edukia da eta onargarria elikadura-produktu batean kontsumitzailearen segurtasunaren ikuspuntutik.

 

Hondakinen gehieneko mugak ezaugarri toxikologikoak aintzat hartuta ezarriko dira eta erreferentziatzat erabiliko dira sendagaiak merkaturatzeko baimenetarako itxaron-denborak zehazteko (sendagaia ematen denetik animalia sakrifikatzen den arte igaro beharreko denbora).

 

Datu-basea – Albaitaritzako sendagaien hondakinen gehieneko muga (Sendagaien eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentzia)

 

Eguneratze data: