Alerta eta Kooperazio Sarea (ACN) Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistemak (RASFF), Administrazio Laguntza eta Kooperazio Sistemak (AAC) eta Elikadura Iruzurraren Sareak (FFN) osatzen dute, 2019/1715 Erregelamenduak ezarria. Sareko kideen artean nekazaritzako elikagaien kateko kontrol ofizialen arloko informazio-trukea errazteko dago diseinatuta. Europako Batzordeak diseinatu eta kudeatutako tresna informatiko baten bitartez egiten dira trukeak: iRASFF plataforma.

Berriki argitaratu den 2021eko txostenean Alerta eta Kooperazio Sareko elementu guztietako jakinarazpenak igo direla antzeman daiteke aurreko urteen aldean. Nabarmentzekoa da pestiziden kasua, egindako jakinarazpenen % 27 baitira, eta protagonismo berezia du etileno oxidoak.

 

Online merkaturatutako elikagaiak ere nabarmentzen dira, eta horien jakinarazpenen % 50 produktu dietetikoei, osagarriei eta elikagai indartuei buruzkoak dira.

 

 

Nondik datoz arrisku nagusiak?

 

Jakinarazpen gehien sorrarazi dituzten hirugarren herrialdeak hauek dira:

 

  • Turkia, 613.
  • India, 383.
  • Txina, 331.

 

Turkia eta Indiaren kasuan, jakinarazpenak pestizidekin lotuta daude gehienbat, eta Txinaren kasuan, berriz, elikagaiekin kontaktuan egondako materialekin dute zerikusia.

 

Bestalde, arriskua, produktuaren kategoria eta jatorrizko herrialdea konbinatuz gero, hauek nabarmentzen dira: