Argitara eman da 2020/1419 Erregelamendua (EB), zeinaren bidez aldatu egiten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1333/2008 Erregelamenduaren (EE) II. eranskina, aurrerago eraldatu egingo diren barazki zurietan azido askorbikoa (E 300) eta azido zitrikoa (E 330) erabiltzeari buruzkoa.

 

2018ko abenduan, Batzordeak “Fruta eta barazki zurituak, moztuak eta txikituak” kategorian azido askorbikoa (E 300) eta azido zitrikoa (E 330) erabiltzeko baldintzak aldatzeko eskaera jaso zuen, substantzia horien erabilera baimentzeko aurrerago eraldatu egingo diren barazki zurietan.

 

Zatitutako barazki zuriek iluntze entzimatikoa jasan dezakete. Alabaina, iluntze hori saihestu daiteke barazkiak minutu pare batez azido askorbikoa (E 300) eta azido zitrikoa (E 330) duen ur-disoluzio batean sartuz gero (gehienez % 1eko kontzentrazioa).

 

Lehenago, 2015ean, Agintaritzak irizpen zientifiko bat argitaratu zuen, eta bertan azido askorbikoa (E 300) elikagai-gehigarri gisa erabiltzearen segurtasuna ebaluatu zuen. Bada, ebaluazio horretan ondorio hau atera zuen: ez dago segurtasun-arazorik jakinarazitako erabilera-mailetan, eta ez dago azido askorbikoaren eguneko ingestio onargarri (EIO) bat ezartzeko beharrik.

 

Bestetik, Giza Elikaduraren Zientzia Batzordeak azido zitrikoaren (E 330) ebaluazioa egin zuen 1990ean, eta substantzia horren eguneko ingestio onargarria “zehaztugabe” gisa sailkatu zuen. Sailkapen hori erabiltzen da, hain zuzen, eskura dauden datuen arabera kasuan kasuko substantziaren eguneko guztizko ingestioak osasunarentzat arriskurik ez dakarrenean. Azido zitrikoa (E 330) berriro ebaluatzen ez den artean, Batzordeak uste du segurtasun-ebaluazio horrek oinarri egokia izaten jarraitzen duela.

 

Azido askorbikoa (E 300) eta azido zitrikoa (E 330) antioxidatzaile gisa erabiltzen dira ontziratuta datozen eta kontsumitu aurretik eraldatu egingo diren (baita tratamendu termiko bidez ere) barazki zurietan, eta antioxidatzaile horiek ez dute eraginik giza osasunean; hortaz, ez da beharrezkoa Agintaritzaren irizpena eskuratzea.

 

Horrenbestez, egokitzat jotzen da 1333/2008 Erregelamenduaren (EE) II. eranskina aldatzea, honela:

 

Elikagaien 04.1.2 kategorian (Fruta eta barazki zurituak, moztuak eta txikituak):