Animalia-jatorriko elikagaietarako higiene-arau espezifikoak ezartzen dituen 853/2004 Erregelamenduan (EE) xedatutakoarekin bat, animalia-jatorriko produktuak manipulatzen diren establezimenduek (salbuespenak salbuespen, III. eranskinean betekizunak ezartzen zaizkien horietan), baimena izan behar dute. Baimen hori aplikagarria izango zaie bai animalia-jatorriko produktu eraldatuei bai eraldatu gabekoei.

 

Askotan, zalantzak sortzen dira establezimenduen eta euren jardueren inguruan. Hori dela eta, AESANek informazio-ohar bat onetsi du, zalantza horiek argitzeko; hain zuzen, elikadura-establezimendu jakin batek baimena behar duen edo ez argitzeko. Horretarako, gainera, adibide argigarri batzuk eman ditu:

 

 

1.       Baimen-prozedura

Agintaritza eskudunek ezarriko dituzte elikadura-enpresetako operadoreek jarraitu beharreko prozedurak, euren establezimenduetarako baimena eskatzen dutenean; eta, ondoren, dagokion ikuskaritza egingo dute in situ.

Operadoreak erakusten badu bete egiten dituela elikagaien arloko legeriaren betekizunak, agintaritza eskudunak baimena emango dio establezimenduari.

 

 

2.       Identifikazio-marka

Baimena behar duten jarduerak gauzatzen dituzten establezimenduetan eginiko animalia-jatorriko produktuek identifikazio-marka edo osasun-marka bat eraman behar dute beti.

 

 

3.       Egoera zehatzak

 

3.1. Animalia-jatorriko produktu eraldatuez bakarrik eginiko elikagaiak ekoizten dituzten establezimenduak

Sektore bateko edo batzuetako animalia-jatorriko produktu eraldatuez bakarrik eginiko elikagaiak ekoizten dituzten establezimenduek baimena behar dute. Horrez gain, lehengai gisa erabilitako animalia-jatorriko produktuak eraldatzen dituen establezimenduak jarduera-baimena ere izan beharko du.

3.2. Nola landare-jatorriko produktuez hala animalia-jatorriko produktu eraldatuez eginiko elikagaiak ekoizten dituzten establezimenduak

Kontrakoa adierazi ezean, 853/2004 Erregelamendua (EE) ez zaio aplikatuko nola landare-jatorriko produktuez hala animalia-jatorriko produktu eraldatuez eginiko elikagaien ekoizpenari. Horrenbestez, horrelako elikagaiak ekoizten dituzten establezimenduek ez dute euren jardueretarako baimenik behar.

 

 

Kasu honetako hainbat adibide: