Europako Batzordeak, azken zientzia-argitalpenen harira, EFSAri (elikagaiekin kontaktuan dauden Materialen Panelari) eskatu zion eguneratu zitzala 2005eko arrisku-ebaluazioak, zehazki, gainbegiratzeko honako ftalato hauen maila seguruak eta haiekiko gaur egungo dieta-esposizioa, osasun publikorako kezkagarriak balira ere (guztiak daude baimenduta elikagaien kontaktuan dauden material plastikoetan erabiltzeko):

 

  • di-butilftalatoa (DBPa)
  • butil-bencil-ftalatoa (BBPa)
  • bis (2-etilhexil) ftalato (DEHPa)
  • di-isononilftalatoa (DINP)a
  • di-isodecilftalatoa (DIDPa)

 

Ftalatoak produktu kimikoak dira, hainbat produktu industrialetan eta kontsumorako produktutan erabiltzen diren plastikoak biguntzeko erabiltzen direnak, elikagaiekin kontaktuan dauden material plastikoak barne, besteak beste PVCa.

 

Dieta-esposizioaren balioespenak lortzeko honako datu hauek konbinatu ziren: literaturako gertaera-datuak eta EFSAren datu-base integraleko kontsumo-datuak. Esposiziorik altuena DINPekikoa izan zen. Datu toxikologikoen berrikuspena ugalketan duten eraginetan oinarritu zen, batik bat. Panelak 2005eko datu kritiko eta banakako eguneko ingesta onargarri (eguneko mg/kg)  berberak lortu ditu ftalato guztietan.

 

Adituek maila seguru (TDI)  berri bat ezarri dute bost ftalatoetan laurentzat (DBP, BBP, DEHP eta DINP): 50 mikrogramo gorputz-pisuaren kiloko (µg / gorputz-pisuaren kiloko) eta eguneko, ugalketa-sisteman dituzten eraginen arabera.  TDIa pertsonek bizitzan zehar euren osasunean arrisku nabarmenik izan gabe egunero kontsumi dezaketen substantzia baten kopuruaren balioespena da.

Ebaluazioko bosgarren ftalatoak, DIDPak, ez die eragiten testosterona-mailei fetuetan; hortaz, aparteko TDIa ezartzen da: 150 µg gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko, gibelean izaten dituen eraginen arabera (2005eko ebaluazioko eragin berbera).

 

Elikagaien egungo esposizioa bost ftalato horiekiko ez da kezkagarria osasun publikoarentzat.  DBP, BBP, DEHP  eta DINP taldeekiko dieta-esposizioa, batez besteko kontsumitzaileei dagokienez, 7 µg-koa da gorputz-pisuaren kiloko edo maila segurua baino zazpi aldiz txikiagoa; kontsumitzaile altuei dagokienez, 12 µg-koa da gorputz-pisuaren kiloko, hau da, maila segurua baino lau aldiz txikiagoa.  DIDParentzat, dieta-esposizioa kontsumitzaile handientzat maila segurua baino 1500 aldiz txikiagoa da.

 

Bost ftalatoen ebaluazio berri hori bat dator 2005eko ebaluazioarekin. Bien arteko alde nagusiak honako hauek dira: ftalatoekiko elikagai-esposizioaren balioespen hobea eta “TDI-taldea” sartzea ftalatoetatik laurentzat, aldi berean hainbat ftalatoekiko esposizio konbinatua aintzat hartzeko.

 

Ebaluazio horrek edozein adinetako kontsumitzaile europarrak hartzen ditu, baita talde zaurgarrienak ere, nahiz eta Panelak aintzat hartu duen bost ftalatoen gaur egungo ebaluazioa (banakakoak zein taldekakoak) aldi baterako dela eta berriz ebaluatu beharko dela datuak berriak eskuratzen diren heinean.

 

 

Update of the risk assessment of di-butylphthalate (DBP), butyl-benzyl-phthalate (BBP), bis(2-ethylhexyl)phthalate (DEHP), di-isononylphthalate (DINP) and diisodecylphthalate (DIDP) for use in food contact materials