Elikadura-entzimak: zientzia orientabide eguneratua
EFSAk eguneratu egin du segurtasuna ebaluatzeko elikadura‑entzimen espedienteak aurkezteari buruzko bere zientzia‑orientabidea
Dokumentu berriak eguneratu egiten du EFSAk 2009an argitaratu zuen aurreko gida eta aintzat hartzen ditu elikadura-entzimen arriskuen ebaluazioko hainbat arlotan eman berri diren zientzia-aurrerapenak. Zehazki, honako hauek sartu ditu: entzimen ekoizpenean erabilitako mikroorganismoak karakterizatzeko irizpide berriak, elikagaiekiko esposizioa zenbatesteko metodologia eguneratua eta proba toxikologikorik behar ez duten baldintzak.
Eskarietan eman behar informazioa elikadura-entzimen iturri, ekoizpen eta ezaugarriei, datu toxikologikoei, alergenotasunari eta elikadura-esposizioaren zenbatespenari buruzkoa da.
Aurkeztutako datuetan oinarrituta, EFSAk elikadura-entzimen segurtasuna ebaluatuko du eta erabakiko du proposatzen diren erabilera-baldintzetan arriskutsuak ote diren giza osasunerako.
Gidarekin batera, txosten bat argitaratu da. Txosten horrek urtearen hasieran egindako kontsulta publikoaren eta alde interesdunen parte‑hartzearekin lotutako jardueren emaitzak biltzen ditu.