Batzordearen 2021/2142 (EB) Erregelamendua argitaratu da, zenbait kutsatzailek elikadura-produktuetan izan dezaketen gehieneko edukia ezartzen duen 1881/2006 (EE) Erregelamendua aldatzen duena alkaloide opiazeoei dagokienez, eta 2022ko uztailaren 1ean jarriko da indarrean.

 

Batzordearen 1881/2006 (EE) Erregelamenduak zenbait kutsatzailek elikadura-produktuetan izan dezaketen gehieneko edukia ezartzen du, alkaloide opiazeoak barne.

 

2018an Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-irizpena eguneratu zuen alkaloide opiazeoei buruz lo-belarraren hazietan. Lo-belarraren haziak lo-belarra edo opio landarea esaten zaionetik lortzen dira, eta alkaloide opiazeoak ditu, esaterako, morfina eta kodeina.

 

EFSAk baieztatu zuen erreferentziazko dosi akutua gorputzeko pisuaren kilo bakoitzeko 10 μg morfina izango zela eta ondorioztatu zuen lo-belarraren hazien laginetako kodeina kontzentrazioa kontuan izan behar dela, kodeina hori morfinaren baliokide bilakatu aurretik.
Esposizio-estimazioen arabera, litekeena da taldeko erreferentziako dosi akutua gainditzea, bereziki landu gabeko lo-belar haziak dituzten anoa handiak edo elikagai asko kontsumituz gero.

 

Beraz, komenigarria da morfinaren eta kodeinaren (morfinaren baliokide gisa adierazita) gehieneko edukiak finkatzea, azken kontsumitzailerentzat merkaturatutako lo-belar hazietan eta lo-belar haziak edo produktu eratorriak dituzten okintzako produktuetan; eta ondorioz, 1881/2006 (EE) Erregelamendua aldatu behar da.


1881/2006 (EE) Erregelamenduko eranskinaren 8. atalean 8.5 sarrera gehitu da:

Elikadura-produktuakGehieneko edukia (mg/kg)
8.5.Alkaloide opiazeoak
8.5.1.Lo-belarraren hazi osoak, ehoak edo xehatuak, azken kontsumitzailearentzat merkaturatuak

20

8.5.2.Lo-belarraren haziak edo horietatik eratorritako produktuak dituzten okintzako produktuak

1,50