“Nutrients” aldizkariak argitaratu duen artikulu batean, elikagaiek duten azukre-edukia aztertu dute, eta datu horiek nutrizio-etiketan agertzen direnekin alderatu dituzte.

 

Artikulu hori eta beste azterlan batzuk erabili dira oinarri gisa Elikagaien eta Edarien Konposizioa Hobetzeko Lankidetza Planean sartzen diren elikagai multzoen nutrienteen murrizketa-helburuak ezartzeko.

 

Elikagai prozesatuen azukre-edukia birformulazioaren bidez murrizteko, lehen pausoa da Espainian gehien kontsumitzen diren elikagaien azukre-edukia zehaztea eta etiketan agertzen diren edukiekin alderatzea. Horretarako, gehien kontsumitzen diren 1.173 elikagaien laginak hartu ziren, 28 taldetan eta 77 azpikategoriatan banatuta.

 

Elikagai multzo batzuen azukre-edukia murriztuz gero, herritarren osasunean inpaktu handia izatea lortuko litzateke, eta azterlan hau lagungarria izan da, hain zuzen, elikagai multzo horiek identifikatzeko. Halaber, agerian uzten du etiketan adierazitako balioen egokitzapena, eta, hortaz, tresna egokia da azukre-kontsumoa murriztera bideratutako neurriak aplikatu eta ebaluatzeko.

 

Sugar Content in Processed Foods in Spain and a Comparison of Mandatory Nutrition Labelling and Laboratory Values