EFSAk gida bat garatu du elikagaien enpresetako operadoreei erabakitzen laguntzeko noiz aplikatu iraungitze-data eta noiz kontsumitzeko lehentasunezko data euren elikagaietan.

 

Iraungitze-data segurtasun-kontua da, elikagaiek seguruak izateari uzten baitiote egun horretatik aurrera. Bestalde, kontsumitzeko lehentasunezko datak erreferentzia egiten dio produktuaren kalitate organoleptikoari. Egun hori igarotzen denean, elikagaiak segurua izaten jarraituko du, baina baliteke baldintza onenetan ere ez egotea, zaporeari, usainari eta halakoei dagokienez.

 

Kalkulatzen da elikagaien guztizko xahuketaren % 10 gertatzen dela ez delako ondo ulertzen datak zer esan nahi duen elikagaietan. Hau dela eta, Elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko plataformatik informazioa landu da, gai hau argitzeko: Etiketa, zure aliatua.

 

Tresna zuhaitz baten antzera dago egituratuta, iraungitze-data edo kontsumitzeko lehentasunezko data beharrezkoa den erabakitzen laguntzeko galdera-sorta batekin. Galderak hauek dira, besteak beste: ea legediak arautzen dituen elikagaien kategoria baterako data adierazteko baldintzak, ea elikagaiak tratatu egiten diren arriskuak ezabatzeko, ea berriro manipulatzen den ontziratu aurretik, ezaugarriak, biltegiratze-baldintzak…

 

2021ean zehar argitaratuko da bigarren zatia, zeinaren xedea izango den kontsumitzaileei informazioa ematea biltegiratze-baldintzen, ireki ondorengo kontsumo-baldintzen eta desizozteko jardunbideen inguruan.

 

 

Guidance on date marking and related food information: part 1 (date marking)