Elikagaien eta edarien osaera hobetzeko lankidetza-planaren eta beste neurri batzuen aukeratutako mantenugaien (azukreak, gatza eta koipeak) edukia murrizteko akordioen azken ebaluazioa jasotzen duen txostena argitaratu da.

 

Planaren helburua zen zenbait elikagai- eta edari-talderen nutrizio-osaera hobetzea, kontsumitzaileei aukera osasungarrienak emateko; eta, horrela, gehiegizko pisua eta obesitatea prebenitzen laguntzeko.

 

Txosten horrek fabrikazioaren, banaketaren, etxetik kanpoko elikaduraren sektoreekin 180 konpromiso betetzeari buruzko azken ebaluazioaren emaitza zehatzak ematen ditu, elikagaien sektoreko 300 enpresak baino gehiagok konprometitutako helburuak lortzeko lau urteko garapenaren ondoren.

EMAITZA OROKORRAK ETA ELIKAGAIEN AZPIKATEGORIEN ARABERA

 

Ebaluatutako produktuetarako azukreak, gatza, gantz asea eta guztizko koipea murrizteko ezarritako konpromiso kuantitatiboen % 99 bete da: 77 konpromisoetatik 76, 13 kategorietatik 12tan eta 57 azpikategorietatik 56tan.

 

Mantenugaien edukiaren murrizketei dagokienez, mantenugai bakoitzerako honako hauek nabarmendu behar dira:

 

Murrizketa handienak honako kategoria hauetako azpikategoria batzuetan ikus daitezke:

 

  • Azukreetan: %25 eta % 69 arteko murrizketa (haragiaren eratorriak, opilak eta pastelak, edari freskagarriak).
  • Gatzean: %21,8 eta % 33,3 arteko murrizketa (aperitibo gaziak, haragiaren eratorriak, janari prestatuak).
  • Gantz asean: %45,5 eta % 76,9 arteko murrizketa (aperitibo gaziak, galletak, opilak eta pastelak).
  • Guztizko koipean: haragiaren eratorrietan soilik neurtu dira, % 24,9 eta % 36 arteko murrizketa-tartearekin.

 

Neurri kuantitatiboen ebaluazioak agerian utzi du azpikategoria bereko produktuetan mantenugaien edukia aldakorra dela. Aldagarritasun hori azpikategoria horretan oraindik dagoen birformulazio-ahalmenaren adierazle da.

ETORKIZUNEKO LAN-ILDOAK

 

PLANAren ebaluazioaren emaitzetatik abiatuta, gogoeta hauek planteatzen dira, etorkizuneko birformulazio-ekimenei begira:

 

1)      Aukeratutako mantenugaien murrizketari dagokionez:

 

  1. 2023ko ekaina baino lehen 2020ko mantenugaiak murrizteko helburuak betetzea 2021eko ebaluazioan lortu ez dituzten produktuetan.
  2. 204ko abendua baino lehen azpikategoria bakoitzeko produktu guztiek batez besteko eduki berri betetzea, horiek 2020rako helburuaren azpitik daudenean.
  3. Azkenik, azpikategoria barruko balio txikiena da produktu guztiek izan beharko luketen birformulazio-ahalmen handiena, eta epe gisa 2025eko abendua ezarri da hori betetzeko.

 

2)      Etxetik kanpoko elikagaien eskaintzari dagokionez

 

  1. Mantenu osoko zentroak hobetzeko lehentasunezko helburuak izan beharko dira 2022an eta 2023an.
  2. AESANek elikadura-eskaintzarako kalitate-irizpideak garatuko ditu etxetik kanpoko gainerako elikadura-ingurune kolektiboetan.
  3. Dosi bakarreko azukre- eta gatz-zorroak, hurrenez hurren, 3 gramotara eta 0,8 gramotara murriztea lortu behar da 2023an, sukaldaritza modernoko establezimendu guztietan.
  4. Banaketa automatikoaren sektorean, hobekuntza nagusia da produktu osasungarriagoen eta nutrizio-osaera hobea duten produktuen eskaintza handitzea.
  5. Janaria etxera eramateko gero eta aplikazio gehiago daude. Hori dela eta, ingurune digitalek elikadura-portaeran nola eragiten duten ebaluatu behar da.