Argitaratu egin da 2020ko urriaren 26ko Batzordearen 2020/1559 (EB) Exekuzio Araudia, Europar Batasuneko elikagai berrien zerrenda ezartzen zuen 2017/2470 (EB) Exekuzio Araudia aldatzen duena.

 

Europar Batasunean baimendutako elikagai berrien zerrenda berria ezarri behar zuen Batzordeak; halaxe egin zen Batzordearen 2018/1023 (EB) Exekuzio Araudiaren bitartez.

 

Une horretatik, Batzordeak zortzi Exekuzio Araudi onartu ditu; horien bitartez, zabaldu egin da elikagai berrien erabilera. Argitasun eta segurtasun juridikoa hobetze aldera, Europar Batasuneko elikagai berrien zerrenda horiekin bat aldatu behar da, elikagai berri horiek eta elikagai berrien erabilera berriak Europar Batasuneko zerrendan sartzeko.

 

Hona hemen zerrendan sartu diren zortzi elikagai berriak edo erabileraren luzapenak:

 

  • Ecklon cava phlorotannins
  • taxifolin ugari duen estraktua
  • L-ergotioneína
  • hiru sustrairen (Cynanchum wilfordii Hemsley, Phlomis unbrosa Turcz. eta Angelica gigas Nakai) estraktua
  • oilo-arrautzaren zuringoaren lisozima hidrolizatua
  • erradiazio ultramorez tratatutako barrengorriak
  • erradiazio ultramorez tratatutako okindegiko legamia (Saccharomyces cerevisiae)
  • Schizochytrium sp. mikroalgatik eratorritako olioa

 

 

2020ko urriaren 26ko Batzordearen 2020/1559 (EB) Exekuzio Araudia, Europar Batasuneko elikagai berrien zerrenda ezartzen zuen 2017/2470 (EB) Exekuzio Araudia aldatzen duena