EFSA 2009ko urtarrilaren 20a baino lehen Batasunean baimenduta zeuden elikagai-gehigarrien segurtasuna berrebaluatzen ari da, eta horien segurtasunari buruzko irizpen zientifiko berriak ematen.

 

Goma arabigoa (E 414) 2017an berrebaluatu zuen elikagai-gehigarrien panelak. Berrebaluazio horretan, EFSAk adierazi zuen kezkatuta zegoela gomendioak ematen zituzten iritzi zientifiko batzuetan eta datuetan ikusitako hutsuneengatik; izan ere, hutsune horiek direla eta, panelak ezin izan du atera berrebaluazioren alderdi batzuei buruzko ondoriorik.

 

Hori dela eta, panelari eskatu zitzaion goma arabigoaren (E 414) kalterik eza berrebalua zezala 16 astetik beherako bularreko haurren azpibiztanlerian, elikagaien kategoria hauetan: 13.1.1 (Haurrentzako formulak) eta 13.1. 5.1 (bularreko haurrentzat helburu mediko bereziak dituzten elikagai dietetikoak eta bularreko haurrentzako formula bereziak). Panelari eskatu zitzaion, halaber, aurreko ebaluazioko kezkak lantzeko.

 

Goma arabigoa (E 414) exudatu lehor bat da, eta akaziaren hainbat barietatetako andui naturalen zurtoin eta adarretatik ateratzen da. Goma arabigoaren (E 414) espezifikazioak Batzordearen 231/2012 Erregelamenduan (EB) daude zehaztuta.

 

Deialdi bat egin zen alde interesdun guztiek informazio eta datu gehiago eman zitzaten, informazio teknikoarekin eta eraginei buruzko azterketa klinikoekin.

 

Espezifikazioan zehaztutako mugek berunarentzat, merkurioarentzat, kadmioarentzat eta artsenikoentzat teknologikoki eskura daitezkeen maila baxuenak islatzen dituzte. Panelak pentsatu zuen, aurkeztutako datuak ikusita, espezifikazioetan mugak murriztu egin zitezkeela elementu toxikoentzat, eta, horrez gain, aluminioarentzako, irizpide mikrobiologikoentzako eta proteinen hondakinentzako espezifikazio gehigarriak ezartzeko beharra ikusi zuen.

 

16 astetik beherako haurrentzako elikagaien azken produktuetako ezpurutasunei buruzko datu analitikoak eskatu ziren, baina ez zen haurrentzako formuletako elementu toxikoei buruzko datu analitikorik eman. Panelak ondorioztatu zuen fabrikatzaileek ez dutela baldintza espezifikorik gehigarri hori haurrentzako formuletan erabiltzeko orduan.

 

Goma arabigoa (E 414) baimenduta dago bularreko haurrentzako eta haur txikientzako prestakinetarako, 16 astetik beherako haurtxoentzako prestakinak barne.

Kalkulatu zen goma arabigorako (E 414) batez besteko esposizioa 2,6 mg/kg-koa dela, eguneko (gehienez).

 

Ez zen aurkeztu goma arabigoa 16 astetik beherako bularreko haurrentzako prestakinetan erabiltzearen segurtasuna ebaluatzeko behar adina datu toxikologiko eta klinikorik, ezta merkaturatu ondorengo zaintzaren daturik ere. Dena den, esposizioa txikia denez, segurtasun-marjina bat aplika daiteke eskuragarri ditugun animalia helduen datuak erabiliz; horretarako, azterketa azpikronikoetan inolako eragin kaltegarririk ez dutela frogatu duten dosi altuenak hartu dira, eta haurtxoen esposizioarekin alderatu. Hala, segurtasun-marjinak 2.000 eta 8.000 ingurukoak direla ondorioztatzen da.

 

Marjina zabal horiek ikusita, argi dago ez daukagula osasunarengatik kezkatzeko arrazoirik. Gainera, ikusi da EFSAk 2017an eginiko aurreko ebaluazioko datuetan ez zela genotoxikotasunik jaso.

 

 

Opinion on the re‐evaluation of acacia gum (E 414) as a food additive in foods for infants below 16 weeks of age and the follow‐up of its re‐evaluation as a food additive for uses in foods for all population groups