Konfiantza-klimaren barometroa estatistika ofizial bat da. Hori egiteko, nekazaritzako elikagaien kateko eragile guztiak (ekoizleak, elikadura-industriak, handizkako merkatariak, banatzaileak eta kontsumitzaileak) elkarrizketatzen dira hiru hilez behin, eta herritarrentzat interesgarriak diren gaiei buruzko galderak egiten zaizkie, betiere elikaduraren inguruan.

2019ko hirugarren hiruhilekoan, elikagaien etiketei buruzko galderak egin zitzaizkien elkarrizketatuei.

Hauek dira elkarrizketen emaitzetatik ateratako ondorio nagusiak:

  • Elkarrizketatutako hamar pertsonatik zazpik esan duten etiketa irakurtzen dutela; 55 urtetik gorakoak dira etiketak gutxien begiratzen dituztenak.
  • 25 eta 39 urte bitarteko elkarrizketatuek dakite ondoen informazio jakin batzuek nahitaez agertu behar dutela, eta beste informazio batzuk borondatezkoak direla.
  • Inkestatutako pertsonen % 70ek kontsumo lehenetsiaren datei begiratzen diete; gehienentzat, hori da etiketetako alderdi garrantzitsuenetako bat, osagaien zerrendarekin eta kontserbatzeko baldintzekin batera.
  • Oro har, ez dute arazorik informazioa aurkitzeko; dena den, inkestatutako pertsonen % 17rentzat nahiko zaila da informazio jakin batzuk aurkitzea etiketetan.
  • 5,7 puntu eman dizkiote (1-10 eskalan) etiketetan datorren informazioa ulertzeko erraztasunari/zailtasunari.
  • Informazio nutrizionala ere funtsezkoa da; hain zuzen, garrantzitsua eta erabilgarria da elkarrizketatuen % 87,6rentzat. Sexuaren arabera, emakumeek garrantzi handiagoa ematen diote informazio horri gizonek baino.
  • Hauek dira gehien kontsultatzen diren informazio nutrizionaleko elementuak: gantzak, azukreak eta kaloriak.
  • Elkarrizketatutako hamar pertsonatik zazpik begiratzen dute elikagaiak nondik datozen, batez ere produktu freskoetan, gertukoak izatea nahi izaten baitute.

 

Barómetro del clima de confianza del sector agroalimentario: Monográfico ETIQUETADO