Landare, animalia, elikagai eta pentsuen batzorde iraunkorrak baimena eman du har hori lehorra (Tenebrio molitor espezieko larba) elikagai gisa merkaturatzeko. Hori horrela, intsektu lehor oso gisa kontsumitu daiteke, edo elikadura-osagai gisa beste elikadura-produktu batzuetan.

 

Elikagai berriak dira EBn 1997a baino lehen modu esanguratsuan kontsumitu ez diren elikagaiak, eta elikagai berriei buruzko 2015/2283 Erregelamenduak (EB) arautzen ditu.

 

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA), ebaluazio zientifiko zorrotza egin ostean, adierazi du elikagai horrek ez dakarrela segurtasun-arriskurik giza osasunarentzat, nahiz eta erreakzio alergikoak eragin ditzakeen krustazeoei edo hautseko akaroei alergia dioten pertsonengan.

 

Gaur egun, intsektuak onartzeko beste 11 eskaera daude abian, EFSAk segurtasun-ebaluazioa egiteko zain.

 

FAOren arabera, intsektuak elikagai gisa erabiltzearen kontuak garrantzi handia du; izan ere, oso nutritiboak eta osasungarriak dira, eta proteina, bitamina, zuntz eta mineral ugari dituzte. Ikerketa eta berrikuntza finantzatzea xede duen Horizon Europe programan, intsektuen proteinak funtsezko ikerketa-arlotzat hartzen dira.

 

Datozen asteetan, Batzordeak erregelamendu bat egingo du intsektu hori elikagai gisa erabiltzea baimentzeko.

 

 

Approval of first insect as Novel Food – Food Safety – European Commission