Argitaratu berri da 1924/2006 Erregelamenduaren (EE) ebaluazioari buruzko Batzordeko zerbitzuen Lan Dokumentua, elikagaien osagarri osasungarriak eta nutrizionalak aitortzeari buruzkoa, landareetan eta horien prestakinetan oinarritutako ezaugarri osasungarrien eta nutrizio-profilen aitorpenei lotuta, horiek elikagaietan erabiltzeko araudi orokorraren esparruarekin bat. Hori guztia 2015ean Batzordeak ezarritako ibilbide-orriaren arabera (ezaugarri nutrizionalen eta osasungarrien aitorpenen inguruko Europako araudiaren egokitzapenari eta eraginkortasunari buruzkoa).

 

Ibilbide-orri horrek ebaluazioaren helburua, edukia eta irismena definitzen ditu. Horrez gain, jorratu beharreko ebaluazio-irizpide nagusiak ezartzen ditu:

  • Eraginkortasuna (Helburuak bete dira?)
    Efizientzia (Zein dira kostuak eta onurak?)
    Koherentzia (Politikak beste ekintza batzuk osatzen ditu edo kontraesanak daude?)
    Garrantzia (Ekintza hori garrantzitsua da oraindik EBn?)
    EBren balio gehigarria (Antzeko aldaketak lortu dira edo lortzeko aukera egon da maila nazionalean, edo EBren ekintzak balio gehigarria eransten du?)

1924/2006 Erregelamenduak (EE), elikagaien ezaugarri osasungarriak eta nutrizionalak aitortzeari buruzkoak, nutrizio-profilak ezarri behar zirela xedatzen zuen, hau da, gantz, azukre eta gatzen nutrienteen atariak, zeinen gainetik aitorpenak mugatuta edo debekatuta egongo liratekeen. Horren bidez, ekidingo litzateke mezu osasungarri positiboa zabaltzea nutriente kaltegarri horien eduki altua duten elikagaien inguruan.

Hasieran aurrerapenak egin baziren ere, nutrizio-profilak ez dira EBren mailan ezarri, gaiak piztutako eztabaida handia eta estatu kide batzuek 2009an eginiko aurkaritza indartsua direla eta, Batzordea profilak ezartzen saiatu zenean.

Argitaratu berri den dokumentuan ondorioztatzen da oraindik ere beharrezkoa dela nutrizio-profilak ezartzearekin batera lortu nahi den helburu espezifikoa.

Espezie botanikoei, landareei eta horien prestakinei dagokionez, eskuragarri daude EBko merkatuan, elikagai edo landare sendagarri gisa. Horiek elikagai edo botika gisa sailkatzea estatu kideen erantzukizuna da.

Landareekin eginiko botiken kasuan, horiek merkaturatzeko baimena eskuratu behar da, EBko merkatura atera baino lehen. Landare sendagarriek “erabilera tradizionalerako” irizpideak betetzen badituzte, landarez eginiko botika tradizionalentzako erregistro-orri sinplifikatu bat erabil dezakete. Dokumentuan adierazten da komenigarria izan daitekeela aitorpen horien ebaluazioan “erabilera tradizionalaren” kontzeptua baloratzea. Horrek berekin dakar EBn espezie botanikoen esparruan bateratze-lanak egiteko ahaleginarekin aurrera jarraitzea.

Nagusiki giza esku-hartzea barne hartzen duten ikerketen gabeziagatik, Europako Batzordeak espezie botanikoei lotutako eta “baimena eskuratzeko zain” dauden ezaugarri osasungarrien 2.078 aitorpenen zerrenda bat ezarri zuen 2012an; espezie horiek oraindik erabil daitezke EBko merkatuan, behin-behinean, azken erabakia hartu arte.

Commission staff working document executive summary of the evaluation of the Regulation (EC) 1924/2006 on nutrition and health claims made on foods with regard to nutrient profiles and health claims made on plants and their preparations and of the general regulatory framework for their use in foods