Apirilaren 1ean aplikatuko da 2018/775 (EB) Betearazpen Araudia. Horren bidez, arauei dagokienez aplikatu beharreko xedapenak ezartzen dira elikagai baten osagai nagusiaren jatorrizko herrialdea edo jatorria adierazteko. 

 

Kontsumitzaileentzako elikadura-informazioari buruzko 1169/2011 (EB) Araudiaren 26. artikuluak elikagaien jatorrizko herrialdea adierazteari buruzko arauak eta betebehar orokorrak ezartzen ditu. Araudi horretan eskatzen da herrialdea adierazi behar dela, hori ez jartzeak kontsumitzailea nahas dezakeen kasuetan. Gainera, ezartzen du jatorrizko herrialdea aipatzen denean eta hori osagai nagusiaren jatorrizko herrialde berbera ez denean, azken horren jatorrizko herrialdea ere adierazi egin beharko dela.

 

Kontsumitzaileek ezagutza handiagoarekin erabakiak hartu ahal izateko, arau espezifikoak ezarri behar dira jatorrizko herrialdea aipatzea aplikatzeko; horregatik behar da betearazpen erregelamendu hori.

 

Erregelamenduak hainbat aplikazio-modalitate ezartzen ditu elikagai baten jatorrizko herrialdea edo jatorria edozein bitartekotan adierazten denean, hala nola aitorpenetan, piktogrametan, ikurretan edo leku edo eremu geografikoak aipatzen dituzten ikur edo adierazpenetan. Ez zaie aplikatuko 1151/2012 (EB) Erregelamenduak, 1308/2013 (EB) Erregelamenduak, 110/2008 (EE) Erregelamenduak edo 251/2014 (EB) Erregelamenduak babestutako adierazpen geografikoei, ezta erregistratutako markei ere, azken horiek jatorriaren adierazle badira.

 

 

Hain zuzen, honela adieraziko da:

 

a) Eremu geografiko hauetakoren bati erreferentzia eginez:

 

i) “EB·”, “EBtik kanpo” edo “EB eta EBtik kanpo”.

ii) Hainbat estatu kidetako edo hirugarren herrialde bateko eskualde edo beste eremu geografiko bat, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan horrela definituta badago.

iii) FAOren arrantza-eremua, edo itsas zona edo ur gezaren masa, horrela definituta badago.

iv) Estatu kidea(k) edo hirugarren herrialdea(k).

v) Estatu kide bateko edo hirugarren herrialde bateko eskualde edo beste eremu geografiko bat, normalki informatutako erdi-mailako kontsumitzaileek ulertzeko moduan.

vi) Jatorrizko herrialdea edo jatorria, osagai nagusiari bere horretan aplikatu beharreko Europar Batasuneko xedapen espezifikoen arabera.

 

b) Edo adierazpen honen bitartez:

 

Osagai nagusia (izena) ez da (elikagaiaren jatorrizko herrialdea edo jatorria)koa”; edo kontsumitzailearentzat esanahi bera izango duen antzeko edozein adierazpen.

 

Informazioaren aurkezpena:

 

Ematen den informazioaren letra-tamaina 1169/2011 (EB) Erregelamenduaren araberakoa izango da.

 

Emandako informazioa, dela hitzekin emana, dela idatzizkoa ez den beste modu batean emana, elikagaiaren jatorrizko herrialdearen edo jatorriaren adierazpenaren ikus-eremu berean agertuko da. Hitzekin adieraziz gero, letra-tamainari dagokionez, x-aren altuera elikagaiaren jatorrizko herrialdearen adierazpenean x-aren altueraren % 75ekoa izango da gutxienez.

 

 

 

 

2018/775 (EB) Betearazpen Araudia, zeinaren bidez elikagai baten osagai nagusiaren jatorrizko herrialdea edo jatorria adierazteko arauak aplikatzeko xedapenak ezartzen diren