Argitaratu da Batzordearen 2022/2182 (EB) Erregelamendu Eskuordetua, 2022ko abuztuaren 30ekoa, 2017/1798 (EB) Erregelamendu Eskuordetua aldatzen duena, pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoei aplikatzeko lipidoei eta magnesioari buruzko baldintzei dagokienez.

 

2017/1798 (EB) Erregelamendu Eskuordetuak, besteak beste, pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoei aplikatzeko osaera-baldintza espezifikoak ezartzen ditu, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziaren (EFSA) irizpen zientifiko berrienetan oinarrituta.

 

Erregelamendu horren arabera, pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoek gutxienez 11 g azido linoleiko eta 1,4 g azido alfa-linoleiko eduki behar dituzte eguneroko errazio osoan, eta ez dituzte eduki behar 250 mg magnesio baino gehiago eguneroko errazio osoan.

 

2020ko martxoan, Batzordeak, azido linoleikoarekin, azido alfa-linoleikoarekin eta magnesioarekin lotutako osaera-baldintzak berrikusteko eskaera baten ondoren, proba zientifiko berriekin, EFSAri eskatu zion horiek ebaluatzeko.

 

EFSAk, 2021eko apirilean, hau ondorioztatu zuen:

 

Ez da beharrezkoa azido linoleikoa gehitzea pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoei; izan ere, pisua galtzean haiek kontsumitzean ehun adiposotik askatzen den kopurua nahikoa da ahorakin egokia estaltzeko.

 

-Nahiz eta azido alfa-linoleikoaren ahorakin egokiaren % 40 inguru ehun adiposotik azido alfa-linoleikoa askatuta lor daitekeen, gutxienez egunean 0,8 g hornitu behar ziren ordezkoekin pisua kontrolatzeko dieta osoan, azido alfa-linoleikoaren ahorakin egokia lortzeko.

 

Ez da kezkagarria pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoen gehieneko magnesio‑edukia 350 mg/egunera handitzea.

 

 

Agintaritzaren ondorioetan oinarrituta, eta aurrerapen zientifikoak kontuan hartzeko, bidezkoa da 2017/1798 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren I. eranskina aldatzea, azido linoleikoaren baldintza kentzeko, Erregelamendu Eskuordetuak eskatutako gutxieneko azido alfa‑linoleikoaren edukia murrizteko eta produktu horietarako baimendutako gehieneko magnesio-edukia handitzeko.

 

Horrela aldatzen da (EB) 2017/1798 Erregelamendu Eskuordetuaren I. eranskina:

 

1)      4.1 puntua kentzen da.

 

2)      4.2 puntua testu honekin ordezkatzen da:

Pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoen azido alfa-linoleikoaren edukia ez da 0,8 gramotik beherakoa izango eguneroko errazio osoan

 

3)      6. puntuan, bigarren paragrafoa testu honekin ordezkatzen da:

Pisua kontrolatzeko dieta osoaren ordezkoek ez dituzte 350 mg magnesio baino gehiago edukiko eguneroko errazio osoko