RASFF – ELIKAGAIAK: 2020ko hirurren lauhilekoaren laburpena
2020ko hirugarren lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 1628 jakinarazpen izan dira. Horietatik 711 alertak izan dira (%43,5), 473 informazio-jakinarazpenak (%29) eta 444 mugan egin diren ukapenak (%27,5).
Gehien jakinarazi diren kutsadurak:
Etileno oxidoa sesamo hazietan
Fitosanitarioen hondakinak barazkietan
Aflatoxinak kakahueteetan
Salmonela oilaskoan
Etiketan adierazi gabeko alergenoak
Listeria izokin ketuan eta gaztan
Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:
1. India
2. Turkia
3. Polonia
4. Holanda
5. Frantzia
Lauhileko honetan etileno oxidoaren maila oso altuak detektatu dira sesamo hazietan –gehienak Indiatik ekarritakoak– edo hazi horiek zituzten produktuetan: hanburgesentzako ogia, tahinia, atun-tatakia…
Maila horiek gainditu egiten dute legeriaren arabera haziek izan ditzaketen etileno oxidoaren hondakinen gehieneko muga (0,05 mg/kg). Hori dela eta, Erregelamendu bat argitaratu da Indiatik datozen sesamo-haziei ezarritako inportazio-baldintza bereziak zehazteko.
RASFF – ELIKAGAIAK: 2020ko hirugarren lauhilekoaren laburpena