2022ean, Europako Alerta azkarra sistemaren (RASFF) bidez 3921 alerta eta jakinarazpen  jaso dira (aurreko urtean 4166 izan ziren).  Horietatik, 1107 (%28,5) alertak izan dira, 1398 (%35,5)   informazio-jakinarazpenak eta 1416 (%36) mugan egin diren ukapenak

 

2022 urtean, hondakinek eragin dituzte jakinarazpen gehien (%25,5), ehunekoa nabarmen jeitsi delarik. Kutsadura biologikoa da jakinarazpen gehien sortu dituen bigarren taldea (%23,5), aurreko urtearen portzentai berdina. Beste taldeen kopuruak mantendu egin dira aurreko urtearekin konparatuz, iruzurrak izan ezik, %14tik %19ra igo direla.

 

Hauek dira antzemandako arriskuei dagozkien urteko neurriak eta lauhilekoko izan duten bilakaera:

Kutsatutako produktuen jatorriari dagokionez, urtean zehar, aipatu behar da Europak (%40) eta Asiak (%37) eragin dituztela jakinarazpen gehienak. Pasa den urtearekin konparatuta, Europan kopurua bajuagoa izan da eta Asian, berriz, altuagoa.