2023ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1286 jakinarazpen izan dira. Horietatik 349 alertak izan dira (%27), 502 informazio-jakinarazpenak (%39) eta 435 mugan egin diren ukapenak (%34).

 

 

Gehien jakinarazi diren kutsadurak:

 

Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak

Salmonela enteritidis  eta salmonela oilaskoan

Etiketan deklaratu gabeko alergenoak

Fitosanitarioen hondakinak zitrikoetan (laranja, limoi, mandarina eta pomeloetan)

Salmonela sesamoan

Aflatoxinak kakahuetetan

Norobirusa ostretan

 

 

Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:

 

1.       Turkia

2.       India

3.       Polonia

4.       Frantzia

5.       Herbehereak