Elikagai Gehigarrien Taldeak iritzi zientifiko bat argitaratu du, eta bertan berriro ebaluatu du sodio eta aluminio silikatoa (E-554) eta potasio eta aluminio silikatoa (E-555) elikagai-gehigarri gisa erabiltzearen segurtasuna. Elikadurarako Batzorde Zientifikoak asteko ingestio toleragarri hau ezarri zuen, behin-behinean, elikagai-gehigarri horientzat (eta aluminioa duten beste gehigarri batzuentzat): 7 mg/gorputzeko pisuaren kg.

 

2008an, EFSAk asteko ingestio toleragarri hau ezarri zuen: 1 mg aluminio/gorputzeko pisuaren kg. Frogatuta geratu zen, arratoien kasuan, sodio eta aluminio silikatoa maila mugatuan xurgatzen zela (0,12; ± % 0,011). Hori horrela, taldeak pentsatu zuen potasio eta aluminio silikatoa sodio eta aluminio silikatoaren antzera xurgatuko zela eta antzera egongo zela eskuragarri.

 

Ez da aurkeztu elikagai-gehigarri gisa erabiltzen direnean bi silikato horiek dituzten ezaugarri fisiko-kimikoei buruzko informaziorik, eta sodio eta aluminio silikatoari buruzko datu toxikologiko gutxi batzuk baino ez daude erabilgarri; horien esposizioa elikagai-gehigarrietan jakinarazten diren erabilera-mailen arabera kalkulatu zen.

 

Ikusita bi elikagai-gehigarrien datu toxikologikoak eta horien ezaugarri fisiko-kimikoei buruzko informazioa oso mugatuak zirela, taldeak ondorioztatu zuen ezin zela ebaluaziorik egin sodio eta aluminio silikatoaren (E-554) eta potasio eta aluminio silikatoaren (E-555) segurtasunari buruz.

 

 

Re-evaluation of sodium aluminium silicate (E 554) andpotassium aluminium silicate (E 555) as food additives