Ekainaren 1ean, Batzordearen 2021/882 (EB) Betearazpen Erregelamendu berria argitaratu zen. Horren bidez, Tenebrio molitor espezieko larba lehortuak elikagai berri gisa merkaturatzeko baimena ematen da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2283 (EB) Erregelamenduaren arabera, eta Batzordearen 2017/2470 (EB) Betearazpen Erregelamendua aldatzen da.

Erregelamendu horrek Tenebrio molitor espezieko larbak elikagai berri gisa hartzen ditu, eta horiek merkaturatzeko baimena eskatu duen Frantziako enpresari horiek merkaturatzeko esklusibotasuna ematen dio 5 urtez, “ondoren beste eskatzaile batek elikagai berri horretarako baimena lortzen ez badu behintzat, babestutako datuak aipatu gabe”.

Erregelamenduaren eranskinean zehazten dira elikagai berria zer baldintzatan erabil daitekeen. Halaber, bigarren zati batean, elikagaiaren deskribapena/definizioa, ezaugarriak/osaera, onartutako metal astunen kopurua eta bete behar dituen irizpide mikrobiologikoak jasotzen dira.