Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzko 17/2011 Legeak nutrizioaren arloa aztertzen eta arautzen du, eta horren bitartez, elikagaien segurtasunaren kontzeptuari elikadura-ohitura osasungarrien kontzeptua gehitzen zaio.
Lege horrek xedatzen du beharrezkoa dela estrategia bat definitzea elikadura osasungarria sustatu eta jarduera fisikoa egitera bultzatzeko.

Ley 17/2011 de Seguridad Alimentaria y Nutrición

 

Eusko Jaurlaritzak, hainbat ekimen egin ditu elikadura osasungarria lantzeko

 

Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2020

 

Zenbat eta nola jaten duzun kontrolatzeko ELIKAko App-a

 

Estatu-mailan, NAOS estrategia (Nutrizio, Jarduera Fisikoa eta Obesitatearen Prebentzioa sustatzeko Estrategia) garatu da:

Estrategia NAOS

NUTRIZIO ETIKETAK

 

2016ko abenduaren 13tik derrigorrezkoa da, elikagai guztientzat (nahiz eta salbuespenak izan), etiketan produktuaren nutrizio informazioa adieraztea.

 

Artikulua: “Nutrizio etiketak” – ELIKA (2016)

ADIN TXIKIKOEI ZUZENDUTAKO ELIKAGAIEN PUBLIZITATEA

 

2005. urtetik, korregulazioaren kode bat (PAOS kodea) aplikatzen da, haurren gaineko salmenta-presioa arintzeko eta adin txikikoei zuzentzen zaizkien elikagaien eta edarien era guztietako iragarkietako edukiak hobetzeko.  Kode horrek hainbat arau etiko ezartzen ditu, bat egiten duten enpresek erreferentzia gisa erabil ditzaten adin txikikoei zuzenduriko elikagaien eta edarien publizitate-mezuak garatzen eta hedatzen dituztenean.

 

PAOS kodea

“Elikagaiei buruzko publizitatea” artikulua – ELIKA 2014

ELIKAGAIAK BERRIZ FORMULATZEA

Europa-mailan, uste da lehentasuna duela zenbait mantenugai murrizteak edo zenbait produktu berriz formulatzeak, kontsumo-maila arrazoizkoak lortzeko; izan ere, gatz, gantz ase eta azukre gehigarri gehiegi dituzten elikagai eta edari gehiegi kontsumitzen dira.

 

Horretarako, estatu kideek eta EEk berak lantalde bat sortu zuten. Talde horrek 2008. urtetik hona jarduteko bi esparru-akordio eta bi eranskin ezarri ditu. Hauek dira:

 

Gatzari buruzko nazio-ekimenen Europako esparrua– 2008 (ingelesez)

 

Hautatutako mantenugaiei buruzko nazio-ekimenen Europako esparrua (ingelesez)

I. eranskina: gantz aseak– 2012 (ingelesez)
II. eranskina: azukre gehigarriak – 2015 (ingelesez)

 

Esteka interesgarriak:

ELIKAGAIEN OSAERARI BURUZKO DATU-BASEA (BEDCA)

 

Dokumentu interesgarriak:

Contenido de ácidos grasos trans en los alimentos en España. 2015 – AECOSAN 2015

Jardunaldia: Elikagai berritzaileak, seguruak eta osasuntsuak – ELIKA (2009)

ELIKADURA OSAGARRIAK

Lehenengo aldiz, elikadura-osagarriak edo -gehigarriak agertzen dira elikadura osasungarriaren piramidean.

Elikadura-osagarriak hauek dira: “dieta normala osatzea helburu duten elikagaiak, bakarrik edo konbinatuta efektu nutrizional edo psikologiko bat duten nutrienteen edo beste substantzia batzuen eduki kontzentratuak dituztenak eta dosifikatuta merkaturatzen direnak; hots, kapsuletan, pastilletan, tabletetan, piluletan eta antzeko beste forma batzuetan, hauts-poltsatxoetan, likido-anpoiletan, tanta-kontagailuzko botiletan eta unitate-kopuru txikietan hartu behar diren antzeko likido- eta hauts-formetan”.

Batzuetan, premia bereziak daudenean, elikadura-osagarrien edo elikagai espezifiko baten kontsumo gehigarria baliagarria izan daiteke. Ildo horretatik, gomendatzen da nork bere jarraibideak ezartzea, mediku, farmazeutiko edo dietista-nutrizionista baten gomendio dietetikoei jarraituz.

 

Gaur egun bitamina eta mineralen laurehun substantziatik gora erabiltzen dira EBn elikadura-osagarriak fabrikatzeko. Bitamina eta mineralak ez beste substantzia batzuk erabiltzeko, beharrezkoa zen legeak Europa osorako bateratzea, eta estatu batzuek, EBn legeak bateratzeko asmorik ez zegoela ikusita, elikadura-osagarriak egiteko erabil daitezkeen substantzien zerrendak egitea erabaki dute:

 

130/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, elikadura-osagarriei buruzko irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretua aldarazten duena

 

Dokumentu interesgarriak:

Txostena: talde espezifikoentzako elikagai dietetikoen/elikagaien egoera, EBren 609/2013 Araudia aplikatu ondoren

Bitamina eta mineralen ingesta onargarriaren maila gorenak, EFSAk ebaluaturikoak