Honako hauek osatzen dute osagai teknologikoen taldea: gehigarriak, aromak, entzimak eta laguntzaile teknologikoak.
Substantzia horiek nahita gehitzen zaizkie elikagaiei funtzio teknologikoren bat hobetzeko asmoz, laguntzaile teknologikoak izan ezik. Horiek nahigabe egoten dira elikagaietan, teknikoki ezin baita saihestu horiek elikagaietan egotea, substantziaren beraren hondakin bat delako, eta ez du eragin teknologikorik amaierako produktuan; hortaz, gainerakoak ez bezala, ez da elikagaiaren osagai bat.
2008. urtean, “elikagaien hobekuntza-agenteei”, hau da, elikagaien gehigarriei, aromei eta entzimei buruzko komunitate-araudien paketea argitaratu zen, elikadura-segurtasunari buruzko liburu zuria argitaratzearekin hartutako konpromisoa betetzeko.
Artikulua: elikagaien industriarako osagai teknologikoak – ELIKA (2013)
Eguneratze data: