Elikagaien gehigarria da berez elikagaia izan gabe eta inolako nutrizio-baliorik izan gabe elikagai eta edariei gehitzen zaien edozein substantzia, horien ezaugarri organoleptikoak aldatzeko edo ekoizte- zein kontserbatze-prozesuak hobetzeko. Substantzia hori, beraz, elikagaiaren osagai bihurtzen da.

27 mota desberdin esistitzen dira, beraien ezaugarrien arabera: koloratzaileak, kontserbatzaileak,….

SEGURTASUNA EBALUATZEA ETA BAIMENTZEA

Elikagaien gehigarri bat baimentzeko bere segurtasuna ebaluatu behar da. Ebaluazio hori Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) egiten du, eta hiru baldintza bete behar ditu:

  1. beharrizan teknologiko nahikoa frogatu ahal izatea.
  2. proposatutako dosiek kontsumitzaileen osasunean inolako arriskurik ez eragitea.
  3. kontsumitzaileen artean gaizkiulerturik ez eragitea

Gidak

GEHIGARRIEN ADIERAZTEA

Elikagaien osagarri bihurtzen direnez, osagaiak dira, eta, ondorioz, elikagaien etiketan agertu behar dute.

Gehigarriak izendatzeko E hizkia eta jarraian 3 edo 4 digitu erabiltzen dira.

 

Etiketetan honela geri dira:

 

Lehenik E hizkia ageri da. Gehigarri batek E hizkia izateak bermatu egiten du gehigarri horri segurtasun kontrolak egin zaizkiola eta onetsi egin dela Europar Batasunean erabiltzea.
Jarraian 3 edo 4 digituak ageri dira:

 

-Lehenengo digituak gehigarriaren kategoria adierazten du:

E-1XX: koloratzaileak
E-2XX: kontserbatzaileak
E-3XX: antioxidatzaileak
E-4XX: egonkortzaileak, emulgenteak, lodigarriak, gelifikatzialeak eta emultsionatzaileak
E-5XX: azidotzaileak, azidotasun-zuzentzaileak eta antiaglomeratzaileak
E-6XX: zapore indartzaileak
E-9XX: edulkoratzaileak, bestelakoak

– Bigarren digituak gehigarriaren familiari egiten dio erreferentzia (koloratzailea baldin bada, kolorea adierazten du; antioxidatzailea bada, talde kimikoa).

– Gainerako digituek espezieari dagozkie, eta substantzia identifikatzeko balio dute.

Eguneratze data: