Entzimak landare, animalia edo mikroorganismoetatik ateratako produktuak dira, baita mikroorganismoen hartzitze-prozesu batetik ateratakoak ere.

 

i) Horiek erreakzio biokimiko zehatz bat katalizatzeko gai den entzima bat edo gehiago dituzte, eta
ii) elikagaiei gehitzen zaizkie, teknologia-xedeetarako, elikagaiaren fabrikazio-, eraldatze-, prestaketa-, tratamendu-, ontziratze-, garraio- edo biltegiratze-fasearen edozein unetan.

 

Organismo natural guztietan modu naturalean gertatzen diren erreakzio biokimikoak bizkortzen dituzten proteinak dira.

 

Mendeak dira entzimak erabiltzen direla gazta, ardoa edo ogia bezalako produktuak lortzeko. Gaur egun, elikagaien industrian erabiltzen dira, teknologia-xedeetarako, elikagaien ekoizpenaren edozein fasetan: eraldatzea, prestatzea, tratatzea, ontziratzea, garraiatzea edo biltegiratzea.

 

Elikadura-entzimei buruzko galderak eta erantzunak – AECOSAN

Food enzymes – EFSA

SEGURTASUNA EBALUATZEA ETA BAIMENTZEA

Europar Batasunean erabiltzen diren entzima guztiak ebaluatu eta baimendu egin behar dira. Horretarako, frogatu behar da erabiltzen diren kantitateetan ez direla arriskutsuak eta beharrezkoak direla baimendu diren elikagaietan.

 

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) aurkeztutako eskaera guztien arriskuen ebaluazioak bukatzen dituenean, Europar Batasunean erabil daitezkeen elikadura-entzimen zerrenda egingo da. Zerrenda hori prest egon arte, Europar Batasuneko entzimen erabilera estatu kide bakoitzaren nazio-mailako legediaren araberakoa izango da.

 

Ordura arte, dakigun gauza bakarra da egingo den Europar Batasuneko zerrendan honako elikadura-entzima hauek agertuko direla:

 

invertasa (E-1103) eta lisozima (E-1105)
– ardoan erabiltzen diren ureasa, betaglukamasa eta lisozima

 

Baimena lortzeko prozedura

Orientabide-agiria

Entzimak eskatzeko Europako Batzordearen gida

Gehigarriak ebaluatzeko eta datuak aurkezteko EFSAren gidak

Elikadura-entzimak sailkatzeko gida

Eguneratze data: