Ez dago laguntzailekide – teknologikoak berariaz arautzen dituen legeria komunitariorik, kasu jakin batzuetarako izan ezik. Nahiz eta aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen diren, elikagai-gehigarriei buruzko 1333/2008 (EB) Araudian honela definitzen dira substantzia horiek:

 

  • ez dira berezko elikagai gisa kontsumitzen
  • lehengaiak, elikagaiak edo haien osagaiak eraldatzean nahita erabiltzen dira, tratamenduan edo eraldaketan helburu teknologiko jakin bat betetzeko, eta
  • gerta daiteke azken produktuan nahi gabe substantziaren beraren hondakinak agertzea (teknikoki ezin da saihestu), betiere osasunerako arriskurik ez badakarte eta azken produktuan efektu teknologikorik eragiten ez badute.

Laguntzailekide – teknologikoak ez dira azken produktuan egoten; hortaz, ez dira elikagaien osagaiak, eta, beraz, ez dira osagaien zerrendan agertzen. Soilik etiketan aipatu beharko dira, baldin eta alergiak eragiten dituzten substantzien zerrendan agertzen badira.

Legeria espezifikorik ez dagoenez, oraingoz ez dago laguntzailekide baimenduen Europako zerrendarik. Horrenbestez, estatu kideei dagokie laguntzailekide – teknologikoei buruzko lege nazionalak egitea.

Estatuetan, hainbat sektoretan arautu da laguntzailekide – teknologikoen erabilera, eta industria-prozesuetan erabil daitezkeen laguntzailekide – teknologikoen zerrenda positiboak osatu dira.

 

Galderak eta erantzunak – AECOSAN
Laguntzailekide – teknologikoen baimenduei buruzko proiektua

AECOSANek “Giza elikaduran erabili nahi diren laguntzailekide – teknologikoak ebaluatzeko dokumentazio zehatzaren gidalerroak” argitaratu ditu, zehazteko ea Zientzia Batzordeak zer datu behar dituen giza elikadurarako laguntzailekide – teknologikoak ebaluatzeko, betiere kontsumitzaileen segurtasuna bermatuko dela kontuan hartuta.