Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrak (RGSA) osasun publikoa eta kontsumitzaileen interesak babestea du xede; horretarako, inskribatuta dauden enpresa, saltoki eta produktuen kontrol ofiziala ahalbidetzen du. 191/2011 Errege Dekretuak arautzen du.

 

Elikagai-enpresak edo -establezimenduak inskribatzeko, erregistroa aldatzeko edo bertatik kentzeko prozeduraren ardura enpresa edo establezimendu horiek dauden autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunarena da, eta autonomia-erkidego bakoitzak ezarritako prozedurei jarraitu beharko zaie.

 

Euskadiren kasuan:
Elikagai-establezimenduen funtzionamendurako osasun-baimena
Jakien Osasun Erregistro Orokorra

 

Informazio gehiago:
Erregistro-prozedura (AECOSAN)
RGSAri buruzko informazio-gida (Madrilgo Autonomia Erkidegoa)