Urtez urte gora egin du Internet bidez produktuak edo zerbitzuak erosi dituzten 16 eta 74 urte arteko pertsonen ehunekoak: 2007an % 50 izatetik % 68 izatera igaro dira 2017an.

Sareko erosketetan izan den gorakada hori elikagaiak Internet bidez erosteari ere aplika dakioke. Eurostaten 2017ko datuen arabera, EBko herritarren % 24k elikagaiak/produktu jangarriak erosi zituzten Internet bidez, 2007ko % 11ren aldean.

Europar Batzordeak argitaratu duen txosten honetan ikus daiteke estatu kide bakoitzean zenbateraino aurreratu den Internet bidezko elikagaien salmentaren arloko kontrolak integratzeari dagokionez, herrialde bakoitzeko kontrol ofizialaren sistemetan.

grafico
Porcentaje de personas que adquirieron alimentos en internet durante el 2017 en los diferentes Estados miembros

2015ean egindako nazioarteko inkesta baten arabera, inkestari erantzun zioten pertsonen laurden batek adierazi zuen Internet bidez elikagaiak erosten zituztela, eta erdiak baino gehiagok esan zuen ez zuela inolako eragozpenik etorkizunean hori egiteko.

Horrez gain, hobe daitezkeen alderdiak eta etorkizuneko erronkak ere identifikatu nahi dira, goraka doan merkatu hori zehaztasun handiagoz kontrolatze aldera.

Txosten horretatik honako hau ondoriozta daiteke:

  • Hauteman zen ikuskatutako estatuek egindako kontrolen emaitzak nahiko mugatuak zirela, erregistratutako elikagai operadoreei egindako kontroletara mugatzen zirelako eta ez zirelako aintzat hartzen erosketen beste jatorri batzuk (mugez gaindikoak, esaterako).
  • Hautemandako arau-hauste ohikoenak etiketen betekizunei eta propietate osasungarriei buruzko adierazpenei loturikoak izan ziren.
  • Kasu batzuetan, hauteman zen Internet bidez baimendu gabeko substantziak saltzen zirela, “elikadura osagarri” gisa.
  • Estatu kideen artean aldeak daude produktuak sendagai gisa edo elikadura osagarri gisa sailkatzeari dagokionez. Kasu batzuetan, produktu batzuk sendagai gisa baimenduta daude estatu batzuetan, eta elikadura osagarri gisa, berriz, beste estatu batzuetan.
  • Kontrol ofizialak saihesten saiatzeko hainbat identitate digital erabiltzen zituzten sareko saltzaileak hauteman ziren.