Azido sorbikoaren eta potasio sorbatoaren erabilera tratamendu terminokorik jaso ez duten barazki-mousseetan
Batzordearen 2025/2060 (EB) Erregelamendua argitaratu da; horren bidez, aldatu egin da elikagai-gehigarriei buruzko 1333/2008 (EE) Erregelamenduaren II. eranskina. Azken horrek baimentzen du, halaber, azido sorbikoa (E 200) eta potasio sorbatoa (E 202) erabiltzea, kontserbagarri gisa, tratamendu termikorik jaso ez duten barazki-mousseetan.
Tratamendu termikorik jaso ez duten barazki-mousseek 3,5 eta 5,5 arteko pH-a dute, eta ezin dira pasteurizatu edo esterilizatu, leuntasuna eta egitura bezalako propietate organoleptikoak suntsituko liratekeelako.
Kontserbagarriak erabiltzea nahitaezkoa da produktuaren segurtasun mikrobiologikoa bermatzeko bizitza baliagarri osoan. Frogatu da potasio sorbatoa (E 202) eraginkorra dela pH azidoa (7,4tik behera) duten produktuekin, ez baitu efektu negatiborik uzten zaporean. Baimendutako gehieneko dosia hau da: 500 mg/kg.
Azido sorbikoa (E 200) eta potasio sorbatoa (E 202) baimenduta zeuden jada konbinatuta erabiltzeko elikagaien sorta zabal batean, postre mota askotan barne.
EFSAk (Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza) eguneko ingestio onargarriaren (EIO) balio bat ezarri zuen 2019an azido sorbikorako eta potasio sorbatorako: 11 mg gorputz-pisuaren kg bakoitzeko eta eguneko.
