EBn erabilitako osagai teknologikoak (gehigarriak, lurrinak…) ebaluazio jarraituaren menpe daude, baimendutako substantzien zerrendan sartu edo bertatik ateratzeko.

 

Furan-2(5H)-ona substantzia aromatizatzailea 1334/2008 Erregelamenduaren (EE) I. eranskinean jasota dago ebaluazio-fasean dagoen substantzia aromatizatzaile gisa, zeinetarako Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) datu zientifiko osagarriak eskatu baitzituen.

 

Datu horiek aurkeztu eta ebaluatu ondoren, EFSAk ondorioztatu zuen furan-2(5H)-ona substantziak segurtasun-arazo bat planteatzen duela genotoxizitateari dagokionez; izan ere, genotoxikoa da (in vivo).

 

Furan-2(5H)-ona substantziaren erabilerak, beraz, ez du betetzen 1334/2008 Erregelamenduan (EE) ezarritako lurrinen erabilera orokorraren baldintza. Ondorioz, substantzia hori zerrendatik atera behar da berehala, giza osasuna babesteko xedez.

 

Hori dela eta, honako hau argitaratu da: 2019/799 Erregelamendua (EB), 1334/2008 Erregelamenduaren (EE) I. eranskina aldatzen duena, Batasuneko zerrendatik furan-2(5H)-ona substantzia aromatizatzailea kentzeari dagokionez.