AESANek Elikagai-osagarrien etiketatzearen eta osaeraren kontrolerako gidako interpretazio-oharren hirugarren bertsio bat argitaratu du. 2016an eta 2023an beste bi bertsio argitaratu zituen.

Interpretazio-oharrek Elikagai-osagarrien lantaldean adostutako araudia interpretatzeko irizpideak ezartzen dituzte.

Dokumentuan zailtasun bereziak dituzten alderdiak, legezko hutsuneak edo agintaritza eskudunen arteko irizpide-aldeak jasotzen dira; eta helburua da kontrol ofizialerako tresna azkarra eta dinamikoa eratzea.

Gida egokitzat iritzitako edozein unean alda daiteke, eta horretarako, agintaritza eskudunek AESANi ohar berriak gehitzeko eskatu ahal izango diote, bai eta dagoeneko dokumentuan daudenak aldatzeko edo ohar bat edo batzuk kentzeko ere.

Elikagai-osagarrien etiketatzearen eta osaeraren kontrolerako gidako interpretazio-oharrak