Argitaratu berri da 1026/2025 Errege Dekretua, zeinaren bidez gosarirako produktuen elikadura-kalitatearen arloko arau desberdinak aldatzen diren. Horren bidez, estatuko esparruan gehitu dira Europar Batasuneko (EB) gosariari buruzko zuzentarauetan egindako aldaketak.

Errege Dekretu horren bidez, elikagaien industrian berrikuntza sustatzen da, dieta osasungarriagoak bultzatu eta kontsumitzaileen eskura dagoen informazioa hobetu egiten baita, elikadura-hautu informatuagoak ahalbidetzeko.

Aldaketen helburua da Europako merkatuan gosarirako produktuen merkaturatzea egokitzea aurrerapen teknologikoetara eta ekoizpen-aurrerapenetara. 

Fruta-zukuen kasuan, honako hauek dira aldaketa nagusiak:

  • Azukre-eduki murriztuko kategoria berriak gehitu dira, alternatiba osasungarrien eskari handiagoari erantzuteko.
  • Halaber, baimendu egin da zukuek naturalki dituzten azukreak gutxienez % 30ean murrizten dituzten tratamenduak aplikatzea.
  • Halaber, etiketan borondatezko adierazpena gehitu ahalko da, kontsumitzaileei jakinarazteko fruta-zukuetan elikagaiak naturalki dituen azukreak daudela”.

Konfituren kasuan,

  • kategoria desberdinetarako eskatutako frutaren gutxieneko kopurua handitu egin da, kalitate handiagoko produktuak eskaintzeko.

Azkenik, esne deshidratatuaren kasuan,

  • laktosa-edukia murriztera bideratutako tratamendua baimendu da, behar espezifikoak eta intolerantziak dituzten pertsonentzako eskaintza zabaltzeko.

1026/2025 Errege Dekretua, zeinaren bidez gosarirako produktuen elikadura-kalitatearen arloko arau desberdinak aldatzen diren