1924/2006 Araudiaren (EE) arabera, propietate osasungarrien adierazpentzat jo behar da elikagaien eta osasunaren arteko harremana iradokitzen duen elikagaiei buruz egiten den edozein adierazpen, eta, ondorioz, araudi horretan xedatutakoa bete behar du.

1. artikuluko 4. atalean salbuespen bat aurreikusten da, giza osasunean eragina izan dezakeen elikagai- edo edari-kategoria baten berezitasuna adierazteko erabili izan ohi den deskriptore generikoei (izendapenak) aplika dakizkiekeen arauei dagokienez.

Deskriptore generikoen (izendapenen) erabilerari buruzko xedapen aplikagarriak ezartzen dituen 907/2013 (EB) Araudiarekin bat etorriz, Batzordeari eta estatu kide guztiei eskaera balioduna egin behar zaie.

Hainbat estatu kidek egin diote eskaria Batzordeari, zenbait deskriptore generiko aldatzeko edo onesteko. Horrexegatik argitaratu da 2019/343 Araudia (EB), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren zenbait deskriptore generiko erabiltzeko elikagaien nutrizio-eta propietate osasungarrien adierazpenei buruzko 1924/2006 Araudiko (EE) 1. artikuluko 3. atalean xedatutakoaren salbuespenak ezartzen dituena. Araudiaren eranskinean jasotzen dira estatu kideen eskaeren ondoren egindako eguneratzeak eta aldaketak.