1935/2004 Erregelamenduak (EE) ezartzen ditu elikagaiekin kontaktuan dauden materialen segurtasunarekin lotutako eskakizun orokorrak, bereziki material horien osagaiak elikagaietara transferitzearekin zerikusia dutenak.

 

Europako Alerta Azkarreko Sisteman (RASFF) eskuragarri dagoen informazioaren arabera, zenbait arau-hauste egon dira elikagaiekin kontaktuan dauden materialetatik substantzia jakin batzuk migratzearekin lotuta. Alabaina, gaur-gaurkoz ez daukagu nahikoa informazio migratzen duten substantzia horiek elikagaietan duten presentzia behar bezala zehazteko.

 

Elikagaietara migratzen duten substantziei buruzko informazioa eskuratze aldera,  2019/794 Gomendioa (EB) argitaratu da, elikagaiekin kontaktuan dauden material eta objektuetatik migratzen duten substantzia jakin batzuen presentzia zehazteko kontrol-plan koordinatu bat ezartzeari buruzkoa. Gomendio horretan planaren esparru guztiak deskribatzen dira:

 

–          Helburua

–          Laginen eta metodologiaren deskribapena

–          Laginen kopurua

–          Kontrolen egutegia

–          Jakinarazpena

 

Kontrol-plan koordinatu hori aplikatzean, ez dira albo batera utziko aplika daitezkeen beste kontrol ofizial batzuk. Emaitzak Batzordeari jakinarazi behar zaizkio, beranduenez 2020ko otsailaren 29an, formatu komun bat erabiliz.