Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak: bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlanak
Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziak, duela gutxi, mikrobiologikoki oso galkorrak diren, hala nola kontsumitzeko prest dauden, elikagaien bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlanak ezarri eta baliozkotzeko metodologiari buruzko dokumentua eguneratu du.
Berrikuspen horrek aurreko bertsioa hedatzen du, kontzeptuak eta agintari eskudunen aurrean bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlan zuzenak egiteko jarraitu behar den metodologia argitzeko; xedeak honako hauek dira:
- Elikadura-enpresetako operadoreei irizpideak eta prozedurak proposatzea, metodologiari buruzko erreferentziazko dokumentuetan oinarrituta, bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlanak egiteko.
- Bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlanak egin aurreko prozedura gisa elikagaien karakterizazioa egiteak duen garrantzia azaltzea.
- Bizitza baliagarri segurua baliozkotzearen eta egiaztatzearen arteko aldeak argitzea.
Dokumentu horrek erreferentziazko beste batzuk hartzen ditu oinarri kontzeptuak argitzeko, eta azterlana egin aurretik elikagaiaren karakterizazioak duen garrantzia azaltzen du.
Elikagai baten gutxieneko iraupen-aldia arriskuan oinarritutako metodologia bati jarraikiz zehaztu behar da. Mikrobiologikoki oso galkorrak diren elikagaien kasuan, metodologia horrek iraungitze-data ezarri behar du. Epe hori gaindituta, elikagaia kaltegarria izan daiteke kontsumitzaileen osasunerako, mikroorganismo patogenoak haz daitezkeelako.
Kontsumitzeko prest dauden elikagaien bizitza baliagarri seguruari buruzko azterlanak