Higieneari buruzko araudiek elikagaiak ekoiztean bete behar diren baldintzak xedatzen dituzte. Araudi horien malgutasunari buruzko xedapenek salbuespenak egiteko edo baldintza batzuk egokitzeko aukera ematen dute, baita haien aplikaziotik zenbait jarduera baztertzeko aukera ere.

Ohiko ezaugarriak dituzten elikagaiei dagokienez, EBk uste du elikagai horiek oso baliotsuak direla Europarentzat; hortaz, aurreikusi da produktu horien ekoizpenerako malgutasuna ezartzea, betiere seguruak badira.

2074/2005 Araudiak (EE) aukera ematen die estatu kideei elikagai horientzat salbuespenak ezartzeko.

Estatu kideek, malgutasun-xedapenak egiten dituztenean, neurri nazionalak ezarri behar dituzte eta Batzordeari eta gainerako estatu kideei jakinarazi. Jakinarazpen-prozedura sinplifikatua ezarri da ohiko ezaugarriak dituzten elikagaiei aplika ahal zaizkien salbuespenetarako.

Metodo tradizionalak erabiltzen jarraitu hala izateko ere hainbat baldintza egokitzeko aukera berrikusten da. Nolanahi ere, kasu horietan ezingo da aplikatu jakinarazpen-prozedura sinplifikatua; aitzitik, neurri nazionalak osatu beharko dituzte eta jakinarazpen-prozedurari orokorrari jarraitu.

Zehazteko zer jotzen den “ohiko ezaugarriak dituzten elikagaitzat” eta argitzeko zein diren ohiko ezaugarriak dituzten elikagaiak egiten dituzten establezimenduei eman ahal zaizkien salbuespenak, Batzorde Instituzionalak honako hau argitaratu du: 2074/2005 Araudiaren (EE) esparruan ohiko ezaugarriak dituzten elikagaietarako salbuespenei buruzko orientabide-agiria.