Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrak osasun publikoa eta kontsumitzaileen interesak babestea du xede; horretarako, inskribatuta dauden enpresa, saltoki eta produktuen kontrol ofiziala ahalbidetzen du. 191/2011 Errege Dekretuak arautzen du.

 

Dekretu hori argitaratu zenetik, lurralde nazionaleko enpresak inskribatzeko irizpideak bateratu eta arrazionalizatzeko jarraibideak ezarri behar izan ziren. Jarraibide horiek Osasun Erregistroari buruzko Gidaliburuan zehaztu ziren, Erregistroan (RGSEAA) inskriba zitezkeen elikagai-enpresak sailkatu eta identifikatzeko. Gidaliburua osorik gainbegiratu eta argitaratu da, gardentasun-arrazoiak bitarteko eta eragile ekonomiko eta oro har herritar guztiei informazioa emateko.

 

Halaber, gidaliburuan kudeaketa-prozedurak ere badaude, lurralde nazional osoan ahalik eta modu homogeneoan aplika daitezen.

Gidaliburua: Elikagai-enpresen eta -establezimenduen osasun-erregistroa